Fitxategia igo
MoodleDocstik
Nola igo fitxategi bat ikastarora
Pausuak
- Irakasle edo kudeatzaile gisa, joan ikastaroaren orri nagusira.
- Sakatu "Fitxategiak..." "Kudeaketa" blokean.
- Sakatu Fitxategi bat igo.
- Hurrengo leihoan sakatu Arakatu.
- Aukeratu fitxategia gure ordenagailuan.
- Sakatu 'Fitxategi hau igo.
Garrantzizkoa
- Fitxategi eta karpeten izenek ezin dute tildedun hitzak, tabulazioak, ñ-ak, lerro-jauziak, espazio zuriak eta / edo : bezalako sistema-ikurrak bezalako karaktere berezirik izan; bestalde, ez da gomendagarria izenetan letra larriak eta xeheak nahastea.
- Fitxategia ezin da gehienezko tamaina baino handiagoa izan.
- "Igotako fitxategiak iragazi" aukera egin badugu, igotako HTML eta testu-fitxategi guztiak indarrean dauden iragazkiekin prozesatuko dira. Estekak automatikoki sortzeko, multimedia elementuak sartzeko, e.a.-erako balio du.
Iradokizunak
- Fitxategiak hainbat ikastarotan erabili behar baditugu Kudeaketa > Fitxategiak -era igo behar ditugu.
- Fitxategi kopuru handia igo nahi badugu azkarrago egingo dugu gure ordenagailuan. konprimituta, konprimitutako fitxategia igo eta ondoren zerbitzarian deskonprimitu.
- Tamaina handiko fitxategiak igotzean behar den denboraz itxaron beharko dugu.
- Igo ondoren fitxategi bat ez bada ikusten nabigatzailearen cache-a eguneratu dezakezu azken aldaketak ikusiteko hauen bidez:
- Mozilla: ctrl-shift-r,
- Internet Explorer: ctrl-f5,
- Safari: cmd-shift-r,
- Konqueror: f5.