Portfolioak

MoodleDocstik
Pedro Lonbide (eztabaida | ekarpenak) (→‎Nola erabili portfolioak 2.0-n)(r)en berrikusketa, ordua: 10:09, 8 Martxoa 2010
(ald) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ald) | Berrikuspen berriagoa→ (ald)
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Moodle 2.0

Moodle 2.0-ko Portfolioa Moodle-ren funtzio berria da fitxategiak kudeatzeko. Funtsean, ikasleak Moodle-n egindako lana biltzen du eta leku bakar batean gordetzen du.

Moodle 2.0-ko Portfolioak izen bereko modulu ezestandarrek egiten zituzten lan bertsuak egiten baditu ere, ez da modulua. Beraz, beste era batera ezarri eta kudeatzen da.

Nola erabili portfolioak 2.0-n

  1. Portfolioak gaituta daudenean, Moodle-ko orri edo besteako eduki-atal guztiek izango dute "Gorde" botoitxo bat ondoan.
  2. Erabiltzaileak horietako botoi bati sakatzen dio.
  3. Erabiltzaileak konfiguratutako portfolioen zerrenda batetik aukera dezake (pausu hau ez da ematen bakarra badago).
  4. Erabiltzaileari eskatu ahal zaio definitzeko lortutako edukiaren formatua (adib. pdf, IMS LD, HTML, XML ...).
  5. Erabiltzaileari eskatu ahal zaio lortutako edukiarekin lotzeko hainbat metadatu definitzeko (beste hainbat automatikoki sortuko dira).
  6. Edukia eta metadatuak kanpoko portfolio sisteman KOPIATU egingo da.
  7. Erabiltzaileak eskura ditu "Itzuli ezkerreko orrira" edo "Joan zure portfoliora" aukerak.

Ohartu hau erabilgarri izango dela bai irakasleentzat bai ikasleentzat.

Portfolioak gaitu

Portfolioak gaitzeko, enablewebservices laukitxoa markatu behar duzu hemen: Gunearen kudeaketa > Funtzio aurreratuak.

Ikusi halaber