Portfolioak
MoodleDocstik
Moodle 2.0
Moodle 2.0-ko Portfolioa Moodle-ren funtzio berria da fitxategiak kudeatzeko. Funtsean, ikasleak Moodle-n egindako lana biltzen du eta leku bakar batean gordetzen du.
Moodle 2.0-ko Portfolioak izen bereko modulu ezestandarrek egiten zituzten lan bertsuak egiten baditu ere, ez da modulua. Beraz, beste era batera ezarri eta kudeatzen da.
Nola erabili portfolioak 2.0-n
- Portfolioak gaituta daudenean, Moodle-ko orri edo besteako eduki-atal guztiek izango dute "Gorde" botoitxo bat ondoan.
- Erabiltzaileak horietako botoi bati sakatzen dio.
- Erabiltzaileak konfiguratutako portfolioen zerrenda batetik aukera dezake (pausu hau ez da ematen bakarra badago).
- Erabiltzaileari eskatu ahal zaio definitzeko lortutako edukiaren formatua (adib. pdf, IMS LD, HTML, XML ...).
- Erabiltzaileari eskatu ahal zaio lortutako edukiarekin lotzeko hainbat metadatu definitzeko (beste hainbat automatikoki sortuko dira).
- Edukia eta metadatuak kanpoko portfolio sisteman KOPIATU egingo da.
- Erabiltzaileak eskura ditu "Itzuli ezkerreko orrira" edo "Joan zure portfoliora" aukerak.
Ohartu hau erabilgarri izango dela bai irakasleentzat bai ikasleentzat.
Portfolioak gaitu
Portfolioak gaitzeko, enablewebservices laukitxoa markatu behar duzu hemen: Gunearen kudeaketa > Funtzio aurreratuak.