Gehitu/editatu zeregina
MoodleDocstik
Orri hau eguneratu behar litzateke. Horretarako komeniko litzateke orriaren edukia arretaz aztertzea eta beste hizkuntzetako bertsioekin alderatzea.(Ikusi eguneratu beharreko orri gehiago )
Nola sortu zeregina
Pausuak
- Irakasle edo kudeatzaile gisa, ikastaroaren orri nagusira joan.
- Edizioa desaktibatuta badago, sakatu Edizioa aktibatu.
- Erabaki zein kuadro edo ataletan gehitu nahi dugun zeregina.
- Sakatu "Jarduera gehitu..." menuan eta ondoren "Zeregina" aukeratu.
- Formularioa bete. Izena eta zereginaren deskribapena adierazi, entregatze-data, kalifikazioa eta denbora-muga. Zeregin mota arretaz aukeratu behar dugu: Lineaz kanpoko zeregina, Fitxategi bakarra igo edo On line testua. Laguntza-ikonoak erabil ditzakezu. Beti duzu berriz editatzeko aukera.
- Sakatu Hurrengoa, aukeratutako zeregin-motaren xehetasunak konfiguratzeko.
Garrantzizkoa
- On line zereginetan argi adierazi behar dugu deskribapenean eskatutako fitxategiaren formato digitala.
- Zeregina sortu den eta entregatu behar den datak automatikoki jasoko dira ikastaroaren egutegian.
Iradokizunak
- Konprobatu egin beha da entregatzte-data guk nahi duguna dela.
- Lineaz kanpoko zereginak iruzkin eta kalifikazioen berri emateko erabil ditzakegu.