Bidalitako zereginak kudeatu: berrikuspenen arteko aldeak
MoodleDocstik
No edit summary |
No edit summary |
||
30. lerroa: | 30. lerroa: | ||
[[Category: Irakasleak]] | [[Category:Irakasleak]] | ||
[[Category:Zeregina]] |
Hauxe da oraingo bertsioa, 10:24, 13 Martxoa 2009 data duena
Nola kalifikatu zereginak
Pausuak
- Irakasle edo kudeatzaile gisa, ikastaroaren orri nagusira joan.
- Aukeratu kalifikatu nahi dugun zeregina eta horren gainean sakatu.
- Hurrengo lehiotik sakatu Ikusi bidalitako n zeregin. n egindako zeregin-kopurua izango da.
- Hurrengo lehiotik ondorengoak dituen taula ikusiko dugu:
- Ikasleen izen-abizenak
- Kalifikazioa
- Iruzkina
- Azken aldaketa (ikasle)
- Azken aldaketa (tutorea)
- Egoera
- Egoera zutabeko "Kalifikazioa..." botoia sakatuta gure iruzkina gainera dezakegu eta zereginaren eskalaren araberako kalifikazioa aukeratu.
- Sakatu Aldaketak gorde.
- Aurreko orrira itzuli eta berriz ere emandako pausuak egin ditzakegu beste zereginak kalifikatzeko.
Garrantzizkoa
- Lineaz kanpoko zereginek ez dute bidalitako fitxategirik.
- Segurtasunerako gomendagarria da zereginak gure ordenagailuan gordetzea.
Iradokizunak
- Zerrenda era askotan ordena ditzakegu zutabearen izenean sakatuta. "Azken aldaketa (ikasle)" zutaberaren arabera ordenatzea erabilgarria da azken bidalketak ikusteko.