Ikastaro-osaketa: berrikuspenen arteko aldeak
43. lerroa: | 43. lerroa: | ||
==Ikusi halaber== | ==Ikusi halaber== | ||
* [[Ikastaro-osaketaren jarraipenaren ezarpenak]] | * [[Ikastaro-osaketaren jarraipenaren ezarpenak]] ezarpenen deskribapena | ||
* [[Ikastaro-osaketaren jarraipena]] | * [[Ikastaro-osaketaren jarraipena]] irakasleentzako ohar orokorrak | ||
* [[Development:Course completion]] | * [[Development:Course completion]] | ||
* [[Jarduera-osaketa]] | * [[Jarduera-osaketa]] |
Noizko berrikusketa: 15:54, 24 Urtarrila 2011
Oharra: Itzuli gabekoak. Anima zaitezte eta ekin!. (itzuli gabeko beste orri batzuk)
Moodle 2.0
Ikastaro-osaketa funtzio berri da Moodle 2.0-tik aurrera eta horren arabera bukatutzat eman daiteke era ofizialean ikastaro bat, bai eskuz bai automatikoki aldez aurretik zehaztutako irizpide batzuen arabera.
Beste ikastaro batean erabil daiteke hau osaketarako gehitutako beste irizpide bat bezala. Adibidez: "A" ikastaroa "B" ikastarorako aurrebaldintza denean - ikasleak ezin du osatu "B" ikastaroa zuk "A" ikastaroa osatu arte.
Ikastaro-osaketa gaitzeko, lehendabizi ziurtatu ondorengoak:
- Gunearen kudeaketa > Funtzio aurreratuetan, osaketa gaitu markatuta dagoela
- zure ikastaroaren ezarpenetan, ziurtatu osaketaren jarraipena gaituta dagoela eta "osaketaren jarraipena matrikulatzean hasten da" laukitxoa markatuta dagoela
Ondorioz osaketaren jarraipenerako ezarpenaren esteka sortuko da ikastaroaren ezarpenetan.
Ikasleak ikastaroa eskuz eman osatutzat
Ikaleari ikastaroa osatu duela bere kabuz erabakitzeko baimena emateko bi baldintza daude:
- osaketaren jarraipenerako ezarpenaren estekan Norberak Eskuz Osatu ezarpenak gaituta egon behar du.
- Auto-osaketa blokea gehitu behar da ikastaroan.
Blokeko "osatu ikastaroa" estekari sakatu ahal izango dio, orduan, ikasleak.
Ikastaroa osatu duela berresteko eskatuko zaio orduan eta ikastaroaren egoera aldatu egingo da "osatuta"ra hurrengo kronaren ondoren - hemen erakusten den bezala:
Irakaslearen Eskuzko Ikastaro Osaketa
Irakasleak (edo edizio baimenik gabeko irakasleak, Kudeatzaileak edo beste edozein rolek) ikastaro bat osatuta bezala markatzeko, Nork eskuz osatu ataleko laukitxo egokia markatu behar da osaketaren jarraipenerako ezarpenaren estekan Irakaslea Ikastaro-osaketaren egoera blokean sar daiteke orduan eta ikastaroa osatu dutela irizten dion ikasleen izenak markatu. Hurrengo kronaren ondoren ikastaroa osatuta bezala markatuta agertuko da - ikusi irudia:
Zehaztutako irizpideetan oinarritutako Ikastaro-osaketa
Ikastaro bat osatuta marka daiteke zehaztutako irizpide batzuk betetzen badira, jarduerak osatzea, lortutako kalifikazioa eta ikastaroan emandako denbora, adibidez. Irizpide orokorrak agregazio-mota erabakitzen da hori.
Ikastaroaren osaketa automatikorako ezarpenak zehatzago deskribatzen dira Ikastaro-osaketaren jarraipenaren ezarpenetan eta hauek hartzen ditu:
- osatutako jarduerak
- data
- matrikulatu ondorengo iraupena
- kalifikazioa
- desmatrikulazioa
Ikastaro-osaketa ikusi
Ikastaro-osaketa ikusteko gaituta izan behar duzu Ikastaro-osaketaren egoera blokea.
Ikastaro bat osatuta bezala marka dadin, baldintzak bete behar dira. Cron-php skripta berriz ere abiarazten denean, osaketarako baldintzak bete dituen matrikulatutako edozein ikaslek ikastaroa osatuta izango du.
Ikusi halaber
- Ikastaro-osaketaren jarraipenaren ezarpenak ezarpenen deskribapena
- Ikastaro-osaketaren jarraipena irakasleentzako ohar orokorrak
- Development:Course completion
- Jarduera-osaketa
- Course Completion screencast