Erabiltzaile-eragiketa masiboak

(Hemendik dator admin/user/user bulk)
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Moodle 1.9

Kokapena: Gunearen kudeaketa > Erabiltzaileak > Kontuak > Erabiltzaile-eragiketa masiboak

Erabiltzaile-eragiketa masiboak

Funtzio honek kudeatzaileei iragazki baten bidez erabiltzaileak aukeratzen uzten die eta ondorengo ekintzetako bat burutzeko:

  • Konfirmatu erabiltzaile-kontuak
  • Ezabatu erabiltzaile-kontuak
  • Bidali mezua
  • Erakutsi erabiltzaile-zerrenda orri batean
  • Jaitsi erabiltzaileen datuak testu, ODS edo Excel formatuan

Erabiltzaile-eragiketa masiboak

Erabiltzaile-eragiketa masibo bat burutzeko:

  1. Sortu iragazki bat. Erabiltzaileak hauen bitartez iragaz daitezke: izen osoa, ezizena, abizena, e-posta helbidea, hiria, herria, baieztatutakoak, ikastaro-rola, rol globala, lehen sarrera, azken sarrera, azken log-a, erabiltzaile-izena, autentifikazioa.
  2. Aukeratu erabiltzaileak zerrendatik.
  3. Aukeratu ekintza bat beheko aukeretatik.
  4. Sakatu Egin botoiari.

Ikusi halaber