Erabiltzaile-eragiketa masiboak
MoodleDocstik
Moodle 1.9
Kokapena: Gunearen kudeaketa > Erabiltzaileak > Kontuak > Erabiltzaile-eragiketa masiboak
Funtzio honek kudeatzaileei iragazki baten bidez erabiltzaileak aukeratzen uzten die eta ondorengo ekintzetako bat burutzeko:
- Konfirmatu erabiltzaile-kontuak
- Ezabatu erabiltzaile-kontuak
- Bidali mezua
- Erakutsi erabiltzaile-zerrenda orri batean
- Jaitsi erabiltzaileen datuak testu, ODS edo Excel formatuan
Erabiltzaile-eragiketa masiboak
Erabiltzaile-eragiketa masibo bat burutzeko:
- Sortu iragazki bat. Erabiltzaileak hauen bitartez iragaz daitezke: izen osoa, ezizena, abizena, e-posta helbidea, hiria, herria, baieztatutakoak, ikastaro-rola, rol globala, lehen sarrera, azken sarrera, azken log-a, erabiltzaile-izena, autentifikazioa.
- Aukeratu erabiltzaileak zerrendatik.
- Aukeratu ekintza bat beheko aukeretatik.
- Sakatu Egin botoiari.