Ordena aldatu
MoodleDocstik
Nola aldatu jardueren ordena
Pausuak
- Irakasle edo kudeatzaile gisa, ikastaroaren orri nagusira joan.
- Edizioa aktibatu.
- Lekuz zein jarduera aldatu nahi duzun erabaki.
- Lekuz aldatu nahi duzun jardueraren eskuinaldean dagoen "Mugitu" ikonoari
sakatu. - Jarduera zein lekutara eraman nahi duzun erabaki.
- Nahi duzun lekuan azaltzen den gezidun errektanguluari
sakatu. - Edizioa bertan behera uzti ahal dugun koadroen goialdean azatzen den "Utzi" botoian sakatuta.
Iradokizunak
- Aste edo koadro batean jarduera berriak gehitzen ditugunean, beheko aldean azaltzen dira. Jarduerek izango duten kokalekua aldez aurretik baldin badakigu, komeni da goitik behera gehitzea, azken momentuan horien guztien ordena aldatzea ekiditeko.
- Lekuz mugitu nahi dugun jarduera edozein koadrotara eraman dezakegu.
- Jardueren ordena sarritan aldatzea ekidin behar genuke, ikasleak ez nahasteko. Gomendagarria da aurkeztu arte ezkutuan gordetzea.
- Ordena-aldaketak koadro edo atal baten barrukoak badira, komenigarria da editatu beharrekoa baino ez erakustea, batez ere koadro eta jarduera asko dituen ikastaro batea.