Moodle bertsioa
Moodle 1.8
Gunearen kudeaketa blokea eta Jakinarazpenerako estekak guneak duen Moodle-ren bertsioa erakusten dute. Behean agertzen den adibidea demo.moodle.org-tik hartuta dago eta 200721520 bertsioarena da eta "Moodle 1.8.2+" izenarekin ere ezaguna da.
Logoa kulunkatu
Sarri ikus daitezke Moodle-ren bertsio ezberdinen arteko ezberdinatasunei buruzko erreferentziak. Nola ikus daiteke gune jakin batek zein bertsio duen?
Ibili Moodle-ren logoaren gainetik: Hainbat Moodle gunetan (itxura kudeatzeko moduaren arabera) arratoia orrian agertzen den Moodle-ren logoaren botoiaren gainetik pasa dezakezu eta erabiltzen duen benetako bertsioa ikusiko duzu.
Kudeatzailearen orria
Moodle-ren hainbat bertsiotan, Kudeatzaileek bertsio zehatza ikus dezakete gunea kudeatzeko orriaren botoian.
Php fitxategia
Version.php: Bertsioari buruzko informazioa moodle/version.php fitxategia zure testu editatzailean irekita ere ikus dezakezu. Hau da ohiko version.php bat:
<?php // MOODLE 1.6 VERSION INFORMATION // This file defines the current version of the core Moodle code being used. // This is compared against the values stored in the database to determine // whether upgrades should be performed (see lib/db/*.php) $version = 2006050521; // YYYYMMDD = date of the 1.6 branch (don't change) // X = release number 1.6.[0,1,2,3...] // Y = micro-increments between releases $release = '1.6.2+'; // Human-friendly version name ?>
- Oharra: Ezin duzu version.php-ko edukirik ikusi zure nabigatzailean - testu editatzailea erabili beharko duzu.