Moduluak (Kudeatzailea)

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Kokapena: Gunearen kudeaketa >> Moduluak >> Jarduerak >> Jarduerak kudeatu

Jarduerak kudeatzeko orriak aukera ematen dio kudeatzaileari Moodle-ren jarduera-moduluak gune osoan kudeatzeko. Modulu estandarrak eta guneko kudeatzaileak gaineratu behar izan dituen modulu ezestandarrak sartzen dira hauetan.

Jarduera-kopurua

Jarduerak zutabeak zure Moodle gunean modulu bakoitzeko zenbat jarduera dauden zerrendatzen du. Zenbaki bati sakatuta, jarduera hori duen ikastaroen zerrenda agertuko da.

Modulu bat ezkutatu

Ezkutatu/Erakutsi zutabeak aukeratutako moduluak ezkutatzeko aukera ematen du, eta ondorioz ez da agertuko inongo ikastarotako "Gehitu jarduera" zabaltzen den menuan eta ezin izango da inongo ikastarotan erabili. Modulu bat ezkutatzeko, sakatu begiaren ikonoari eta itxita agertuko da.

Hainbat arrazoirengatik, berez daude ezkutatuta hainbat modulu. Adibidez, Ariketa eta Egunkaria modulu zaharrak dira, aspaldi honetan mantenu handirik ez dutenak, baina arrazoi historikoengatik Moodle-n mantentzen direnak.

Modulua ezabatu

Foroak modulua alde batera utzita, edozein modulu ezabada daiteke Ezabatu zutabeko esteka erabilita. Ez dago arrazoirik modulu estandarrak ezabatzeko, hala ere modulu ez estandarrak ezabatu beharra dago eguneratu aurretik.

Oharra: Modulu bat erabat ezabatzeko, jardueren kudeaketa orritik ezabatzeaz gain, moduluaren direktorioa ezabatu/kendu egin beharko duzu moodle/mod direktoriotik; bestela, kudeaketa-orria bisitatzen duzun hurrengo aldian Moodle-k berriz instalatuko du.

Moduluen ezarpenak

Modulu batzuk aparteko ezarpenak dituzte, eta horietarako sarbidea Ezarpenak zutabeko estekak ematen du.

Modulu ezestandarrak

Pakete estandarrean dauden modulu guztiez gain, modulu eta plugin ezestandarrak jaitsi eta instala ditzakezu Moodle.org-eko Modules and plugins database-tik.

Kontuz: Modulu ezestandarrek kalitate-arazoak izan ditzakete, agian ez dute ondo funtzionatuko eta agian ez dute funtzionatuko Moodle eguneratzen duzunean. Ondo probatu beharko zenituzke erabili aurretik eta eguneratu aurretik desinstalatzeko prest egon.

Ikusi halaber