FAQ Mezularitza

MoodleDocstik
(Hemendik dator Mezularitza FAQ)
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu


Nola ikus ditzakete kudeatzaileek ikasleen mezuak?

Ikusi Using Moodle-ko How can I see student messages? eztabaida.

Nola muga daiteke mezularitza?

Mezularitza erabiltzaile jakinei mugatzeko, site:sendmessage gaitasuna aldatu egin ahal diozu autentifikatutako erabiltzailea rolari baimendutik ezarri gabera, ondoren sortu rol berri bat site:sendmessage baimenduta duena eta esleitu hau sistema testuingurua aukeratutako erabiltzaileei. Ikusi Blogari-rola antzeko kasu baterako, zeinetan blogetan idaztea erabiltzaile jakinei mugatuta dagoen.

Bestela, "Ezin du mezurik bidali" rola sor dezakezu with site:sendmessage 'debekatu' duena eta ondoren esleitu rol hau sistema testuinguruan mezularitza era desegokian erabiltzen duenari.

Zergatik bidaltzen dira Moodle mezuen e-posta bidezko kopiak e-posta helbide ezberdinetara?

Foroetako mezuen (eta Moodle-k sortutako beste e-posta mezuak) e-posta bidezko kopiak erabiltzailearen profilean ezarritako e-posta helbidera bidaliko dira. Moodle mezuen e-posta bidezko kopiak mezuen ezarpenetan ezarritako e-posta helbidera bidaltzen dira (mezuen leihoko ezarpenak pestainatik sartuta).

Nola desgai daiteke erabat mezularitza?

Mezularitza gunetik desgai daiteke mezularitzako laukitxoa desmarkatuta hemen: Kudeaketa> Segurtasuna > Gunearen politikak.

Nola desgai daiteke zabaltzen den mezuen leihoa?

  1. Aukeratu mezuen leihoko ezarpenen pestaina.
  2. Desmarkatu "Mezuen leihoa erakutsi mezurik baldin badut" laukitxoa.
  3. Sakatu "Gorde nire ezarpenak" botoiari.

Noiz bidaltzen dira mezuak e-postaz?

Mezuak e-postaz bidaltzea gaitzeko, erabiltzaileak 'Bidali e-postaz niretzako mezuak ni lineaz kanpo nagoenean' laukitxoa markatu behar du mezuen ezarpenetan (mezuen leihoko Ezarpenak pestainan). Ondorioz, e-postaz bidaliko dira mezuak erabiltzailea ezarritako denboratik aurrera off-line dagoenean.

Ikusi halaber