Kokagunea
Kokagunearen ezarpenak
Kokapena: Gunearen kudeaketa > Kokagunea > Kokagunearen ezarpenak
Berezko ordutegi-eremua
Honek ezartzen du berezko ordutegi-eremua datak erakusteko. Baliogabetu egin dezake erabiltzailearen profileko ezarpenak berezko ordutegi-eremua ez bada behartzen.
Lehenetsitako herrialdea
Aukera ezazu zeure herrialdea kontu berria egitean berezko balore gisa agertzeko.
IP helbidea bilatu
Frogatu egin dezakezu zein dabilen ondoen zure eremuan - hostip or ipatlas.
GeoIP City datu-fitxategia
GeoIP City datu-fitxategi bitarikoaren kokapena. Interneteko bisitarien unean-uneko geografia eta bestelako informazioa lortzeko modua da hau. Fitxategi hau ez da Moodle-ren banaketakoa eta MaxMind-etik lor daiteke aparte. GeoIPLite-ren doaneko bertsioa da.
Google Maps API key
IP helbideak ikusteko gakoa Google Maps-etan. Google Maps API-k Google Maps-ak sartzen uzten dizu JavaScript-ekin. Doakoa da.
(Eta orain? Mesedez, gehitu hemen mapa non ikus dezakegun!!)
Ordutegi-eremuak eguneratu
Moodle 1.7
Kokapena: Gunearen kudeaketa > Kokagunea > Ordutegi-eremuak eguneratu
Ordutegi-eremuak eguneratzeko orriak aukera ematen die kudeatzaileei beren datu-base lokala munduko ordutegi-eremuen informazio berriarekin egueneratzeko. Garrantzizkoa da hainbat herrialdetan udako ordutegia erabiltzen dutelako.
Eguneraketa egoki egiten bada, Moodle-k jakinarazi egingo dizu zenbat sarrera eguneratu diren eta zein kokapen erabili den iturri gisa.