Irakaslea ikastaroan esleitu

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Kudeatzaileak edo ikastaro-sortzaileak ikastaro bat sortzen duenean, erabiltzaile batek ikastaro horretan irakaslea rola izan dezake esleituta. Bestela, kudeatzaileak edo ikastaro-sortzaileak izango dira ikastaroa edita dezaketen bakarrak.

Ikastaro batean irakasle bat esleitzeko, sakatu ikastaroaren izenburuan Moodle-ren hasiera orrian.

selectacourse.png

Joan ikastaro honetako kudeaketa-blokera (berez ezkerrean dago, goian) eta aukeratu "Rolak esleitu".

assignroleshighlightedadminblock.png

Behin "Rolak esleitu" orria aurkituta, aukeratu irakaslea zerrendatik.

assignroleteacherhighlighted.png "Rolak esleitu" orrian, bi zerrenda daude bi gezirekin banatuta. Ezkerreko zutabean gaur egun rol hori (kasu honetan irakaslea) esleituta duten erabiltzaileen zerrenda agertzen da eta eskubikoak balizko erabiltzaileen zerrenda erakusten du. Markatu eskubiko zerrendan irakaslea rola izan behar duten erabiltzaileak. Ondoren, sakatu ezkerrerako geziaren botoia.

assignroleteacherhighlighted-2.png

Ezkerreko zerrendan dagoen edonor izango da orain ikastaro jakin honetako irakaslea. Beheko adibidean, Demo-irakalea eta Martin Dougiamas gaineratu ditugu irakasle gisa.

assignroleteacherhighlighted-3.png

Erabiltzaile bati irakaslea rola kentzeko, markatu irakaslea ezkerreko zutabean eta sakatu eskubi alderako botoiari.

Ikusi halaber

Ikastaro-sortzailea