Gure irudia gehitu
MoodleDocstik
Nola aldatu gure irudia ikastaroan
Pausuak
- Ikasle, irakasle edo kudeatzaile gisa, joan ikastaroaren orri nagusira.
- Norberaren izenaren gainean sakatu, pantailaren eskubi aldean goiko aldean.
- "Profila editatu" leihatila aukeratu eta bertan Arakatu sakatu Irudi berria aukeran.
- Aukeratu gure ordenagailuan gure irudi berria duen fitxategia aukeratu eta gogoan izan ezin dela kudeatzaileak emandako gehienezko tamaina gainditu.
- Gure oraingo argazkia ere ezabatu ahal dugu ondoan duen ezabatzeko koadroan sakatuta.
- Sakatu Profila eguneratu botoiari.
- Agian zure nabigatzailea eguneratu beharko duzu zure irudi berria berehala ikusteko.
Garrantzizkoa
- Irudiak JPG edo PNG formatua izan behar du(beraz, fitxategiaren luzapena .jpg edo .png izango da).
- Irudiak 100 x 100 píxeleko tamaina edo gehiagokoa izan behar du eta gehigo badu automatikoki moztuko da 100*100 píxeletara.
- Zure nabigatzailearen eguneraketa behartu ahal duzu Letra larrien tekla sakatuta eta eguneratu aukera eginda.
Iradokizunak
- Interesgarria izan daiteke ikastaroaren hasieran benetako argazkiak ipintzea ikasleek elkar ezagutzeko.
- Hainbat bilatzailetan lor daitezke irudiak.
- Erraz ezaba daiteke irudia.