Goiburuko logotipoa

Hona jo: nabigazioa, bilatu


Goiburuan zure logotipoa erakusteko erabiltzen ari zaren itxuraren karpetan dagoen header.html fitxategia editatu behar duzu.

header.html fitxategian ondorengo lerroak (edo antzekoak) ikusiko dituzu:

01: <?php if ($home) {  
02: // This is what gets printed on the home page only  
03: ?>
04:   <div id="header-home">
05:     <div class="headermain"><?php echo $heading ?></div>
06:     <div class="headermenu"><?php echo $menu ?></div>
07:   </div>
08: <?php } else if ($heading) {  
09: // This is what gets printed on any other page with a heading 
10: ?>
11:   <div id="header">
12:     <div class="headermain"><?php echo $heading ?></div>
13:     <div class="headermenu"><?php echo $menu ?></div>
14:   </div>
15: <?php } ?>

Adibiderako hurrengo kodean logotipoa duen goiburu baten fitxategiaren zati bat erakusten da. Aurreko zatiko 5 eta 12 lerroak ondoren agertzen den kodearen 5 eta 12 lerroek ordezkatu behar dituzte.

01: <?php if ($home) {  
02: // This is what gets printed on the home page only  
03: ?>
04:   <div id="header-home">
05:     <div class="headermain"><img src="<?php echo 
        $CFG->wwwroot.'/theme/'.current_theme() ?>/pix/big_logo.gif" width="300" 
        height="100" alt="mycompany" title="mycompany" id="logo" /></div>
06:     <div class="headermenu"><?php echo $menu ?></div>
07:   </div>
08: <?php } else if ($heading) {  
09: // This is what gets printed on any other page with a heading 
10: ?>
11:   <div id="header">
12:     <div class="headermain"><img src="<?php echo
        $CFG->wwwroot.'/theme/'.current_theme() ?>/pix/small_logo.gif" width="210" 
        height="70" alt="mycompany" title="mycompany" id="logo" /></div>
13:     <div class="headermenu"><?php echo $menu ?></div>
14:   </div>
15: <?php } ?>

Moodle-k goiburu bat du orri guztietarako eta hasiera orrirako beste ezberdin bat. Adibidez, zure orri nagusiko goiburua handiago egin dezakezu eta logotipo handiagoa ipini.

styles_layout.css CSS fitxategian dago definituta logotipoak goiburuan izango duen kokapena. Beharrezko bada aldatu egin beharko dituzu
.headermain
CLASS-aren baloreak eta ziurrenik
#header
eta
#header-home
ID-ak. CSS fitxategiaren "header" atalean aurkituko dituzu definizioak.

CSS fitxategiaren "header" (=goiburua) atalera azkarrago iristeko trikimailu bat: Aukeratu eta kopiatu "header" hitza fitxategiaren hasieran dagoen atal-zerrendan. Ondoren, sakatu "bilatu" programan eta itsasi "header" bilaketarako koadrotxoan. "bilatu" sakatzen duzunean programa "header" atalaren hasierara joango da.