Estatistikak

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Moodle 1.6


Kokapena: Gunearen kudeaketa > Zerbitzaria > Estatistikak


Guneko estatistikak gaitzen badituzu, Moodle-k ikastaro bakoitzeko eta guneko estatistikak lortzen ditu eta horiek erakusteko grafikoak sortzen ditu.

Estatistika-grafiko eta taulek hainbat denbora-tartetan zure guneko hainbat gunetan zenbat "arrakasta" lortu den erakutsiko dute. Ez dute erakusten zenbat erabiltzaile ezberdin izan diren. Zuk zehaztutako unean prozesatzen da egunero. Estatistikak gaitu egin behar dituzu zerbait ikusi ahal izateko.

Gaitu guneko estatistikak

  1. Joan hona: Kudeaketa> Zerbitzaria> Estatistikak.
  2. Markatu "Estatistikak gaitu" laukitxoa.
  3. Estatistikak prozesatzeak baliabide asko erabiltzen duenez, gomendagarria da hau goizean goiz hasiera ematea prozesuari.
  4. Sakatu "Aldaketak gorde" botoiari.

Aholkua: Ezarri estatistikak prozesatzeko hasiera-ordua ikastaroen segurtasun-kopiak egiteko ordua baino ordu bete lehenago eta ezarri, ondoren, gehinezko denbora ordu betekoa. Honek ziurtatu egingo dizu estatistikak eta ikastaroen segurtasun-kopiak ez direla aldi berean egingo.

Ez al dabiltza estatistikak?

Estatistikak ez badabiltza eta agerikoenari erreparatu badiozu (gaituta ote dauden, adibidez), aztertu Kudeaketa> Moduluak zure zerbitzariko moodle/mod karpetan fitxategian galduta dituen datu-baseko ezkutuko modulu zaharren bat ba ote den. baten bat badago, ezabatu egin beharko zenuke.

Mantentzen diren erregistroen iraupena ere mugatu ahal duzu taulen tamaina txikitzeko. Honetarako jo hona: Kudeaketa> Zerbitzaria> Garbiketa.

Estatistikak eskuz abiarazteko, jo datu-baseko mdl_config taulara eta ezarri 0 statslastdaily, statslastweekly eta statslastmonthly-n (utzi statslastmonthly bakarrik arazoaren iturburua bera izan daitekeela uste baduzu). Ondoren jo hona Kudeaketa> Zerbitzaria> Estatistikak eta ezarri statsruntimestarthour 5 minutu berandugorako. Bisitatu ondoren http://www.zuregunea.com/admin/cron.php. Estatistikak prozesatzen ari direla esaten duen mezua ikusi beharko zenuke, baina pazientzia izan blokeatu egiten dela ematen badu - zure gunearen tamainaren arabera 5 minututik hainbat ordutara luza daiteke prozesua, beraz utzi lanean.