Arazketa

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Kokapena: Gunearen kudeaketa > Zerbitzaria > Arazketa

Mezuen arazketa Moodle garatzaileei laguntzeko da. Zure Moodle gunearekin arazoren bat baduzu eta Moodle.org-eko foro batean laguntza eskatzen baduzu, garatzaile batek mezuen arazketa aktibatzeko eska diezazuke arazoren nondik-norakoak bilatzeko.

Nola aktibatu arazketa

Joan kudeatzailearen pantailara eta bilatu hemen: Kudeaketa> Zerbitzaria> Arazketa. Ezarri Mezuak garbitun DENAK, eta Garbiketa mezuak erakutsin Bai (markatu laukitxoa).

Errore-mezua duzuean eta nonbait kopiatu eta itsatsita duzunea, gomendagarri da berriz ere arazketa desaktibatzea.

Arazketa-mezuak

Moodle 1.7

Moodle 1.7-tik aurrera, PHP errore-mezuen kudeaketarako kontrol-aukera gehiago eskaintzen dira. Kudeatzaileak aukeratu egin ahal du erakutsiko edo erregistratuko diren errore-mezuak.

Honako arazketa-aukerak daude:

  • BAT ERE EZ: Ez erakutsi ez errorerik ez jakinarazpenik
  • GUTXIENEKOA: Erabateko akatsak bakarrik erakutsi
  • NORMALA: Akatsak, jakinarazpenak eta berriak erakutsi
  • DENAK: PHP arazketa-mezu guztiak erakutsi. Zure guneko arazo baten arrazoia bilatu nahi duzunean, hauxe da erabili beharreko ezarpen egokia.
  • GARATZAILEA: Garatzaileentzako Moodle garbiketa-mezu estrak - Hau aukeratzen baduzu, PHP-ko error_reporting handitu egingo da eta jakinarazpen gehiago inprimatuko dira. This is almost essential for developers, but not very helpful for anyone else.

Garbiketa-mezuak erakutsi

Aukera honekin erabakitzen duzu errore-mezuak erakutsi ala besterik gabe zerbitzarian erregistratu.

Arazketa e-postak bidali

SMTP zerbitzariari e-posta bidaltzean errorearen informazio zehatza bidali edo ez zehazten du.

Errendimendu-informazioa

Erredimendu-informazioa aukerak zehazten du errendimendu-informazioa itxura estandarraren (eta beste itxura batzuetan) beheko aldean agertuko den al ez. Errendimendu-informazioak bilatzeko orrirako denbora, orria sortzeko erabilitako memoria-kopurua, cpu-ren erabilera, e.a. ematen ditu.

Zer egin ezin bazara kudeatzailearen pantailara itzuli

Errorea arazketa aktibatzen ari zarenean gertatzen bada, eskuz ezar dezakezu arazketa.

config.php fitxategian

moodle/config.php fitxategian lerro hauek gehitu ahal dituzu:

$CFG->debug = 2047; 
$CFG->debugdisplay = 1;
$CFG->debug = 6143; 
$CFG->debugdisplay = 1;

Gogoratu berriz ere kendu egin behar dituzula lerro hauek zure arazoen diagnosia bukatzean.

Datu-basean

Erabili phpMyAdmin bezalako tresna bat, eta exekutatu ondorengo SQL komandoak:

UPDATE mdl_config SET value = 2047 WHERE name = 'debug';
UPDATE mdl_config SET value = 1 WHERE name = 'debugdisplay';

Berriz ere desaktibatzeko erabili kudeatzailearen pantaila edo komando hau:

UPDATE mdl_config SET value = 0 WHERE name = 'debug';
UPDATE mdl_config SET value = 0 WHERE name = 'debugdisplay';

(Datu-basearen aurrizki ezberdina erabiltzen baduzu, horien arabera egokitu beharko dituzu komandoak.)

Ikusi halaber