Agerraldien txostena

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Hainbat agerraldi eta txosten-mota eskura daiteke Moodle-n. Irakasle eta kudeatzailearen agerraldien txostena oso antzekoa da. Irakasleak ikastaroko informazioa bakarrik eskura dezake.

Orokorra

Agerraldia informazio-zerrendatzat har daiteke, edo hainbaten ustez, taula bezala. Lerro edo erregistro bakoitzak normalean data eta ordua ditu eta une horretako jarduerari buruzko eremu bat edo gehiago. Txosten batek agerraldiaren edukia formatu jakin batean erakusten du. Txosten ezberdinek agerraldi bera erabil dezakete. Adibidez, txosten ezberdinek hainbat agindu eta talde ezberdin izan dezakete. Iragazkiek mugatu edo zehaztu egiten dute txostenean erakutsiko den informazioa. Moodle-n, agerraldien txostena kudeatzaile edo irakaleak une jakin bateko jarduera-txostena pertsonaliza dezakeen prozesua da.

Laburtuz, badira Moodle Doc-etan txosten zehatzei buruzko beste horri batzuk.

Irakaslearen agerraldien txostenak

Txostenak Ikonoa.JPG ikonoak ikastaroko aktibitatea erakusten du. Aukera ematen die irakasleei zein baliabide eta noiz erabili diren ikusteko. Adibidez, irakasle batek ikasle jakin batek irakurri egin duela esaten duen baliabide bat ikusi duen ala ez eta zenbat denboraz konproba dezake. Erabiltzaile bakoitzaren txostenak hainbat grafiko erabilita ematen du informazio hori.

Zabaltzen diren menuak erabiltzen dira iragazkiak ezartzeko. Irakasleak agerraldiak ikastaroka, ikasleka edota jardueraka ikus ditzake, egun jakin batekoak edo egun guztietakoak. Ikastaroan taldeak gaituta daudenean, aukera hori ere erabil daiteke.

jarduera txostena iragazkia.png

Ikastaroen kudeaketarako agerraldi hauek lagun dezakete zehazten zein baliabide mota den gogokoena eta baita zeinek ez duen inoren interesa piztu. Ondorengo ikastaroetarako baliabideak aukeratzen lagun dezake horrek. Ikasle bakoitzaren txostena ikusteak lagundu egingo dizu ikaslearen jarduera aztertu eta ikas-estiloak identifikatzen.

  • Agerraldiak deskribapen laburra
  • Txostenak 1.9-ko irakasleentzako ikastaroko agerraldien txostena nola erabili erakusten du

Kudeatzailearen agerraldien txostenak

agerraldiak ikonoa.gifGunearen kudeketarako baimenak dituenarentzat dago eskuragarri eta Gunearen kudeaketa blokean dago kokatuta. Erabiltzaile, ikastaro eta jarduera-motaren araberako iragazkiak ditu. Bada aurretik definitutako agerraldien txosten bat gunean aurreko orduan izandako aktibitatea erakusten duena.

Moodle 1.7

  • 1.7 bertsioan "agerraldiak" kategoria bihurtu dira Txostenak Ikonoa.JPG.

Ikusi halaber

  • Txostenak 1.6-ko irakasle eta kudatzaileentzako ikastaroko agerraldien txostena nola erabili erakusten du
  • Backup log