Kategoriak eta elementuak editatu
- Kalifikatzailearen txostena
- Kalifikazioen hobespenak
- Helburuen txostena
- Txosten orokorra
- Erabiltzailearen txostena
- Kalifikazioak inportatu
- Kalifikazioak esportatu
- Kalifikazio-elementuak
- Kalifikazio-kategoriak
- Kalifikazioak kalkulatu
- Eskalak
- Helburuak
- Letrak
- Ikastaroaren ezarpenak
- FAQ Kalifikazioak
Kudeatzaileentzat:
Moodle 1.9
Sarrera
Orri honetan, irakasle eta kudeatzaileek hau egin dezakete:
- Gehitu
- Kalifikazio-kategoria eta elementuetan ondorengoak egin:
- Editatu
- Kategorian sartu eta kategoriatik atera
- Ezkutatu edo erakutsi
- Blokeatu edo desblokeatu
- Ezabatu
- Heredatutako kalifikazioak sinkronizatu
- Editatu kalkulatzeko formulak kategoria-kalifikazioetarako
Ikastaroko kalifikazio-kategoria
Ikastaroaren kategoria-kalifikazioak ikastaroa kalifikazio-kategoria eta elementuen edukiontzi bat bezala irudikatzen du. Ezin da ezabatu edo mugitu, baina ezkutatu eta blokeatu egin ahal da beste kategoria eta elementuak bezala. Ikastaro bat sortzean, automatikoki sortzen da kategoria hau. Bere Izena balorea hutsi dago eta aukerakoa da, eta kasu horretan kategoriaren izena dagoen ikastaroaren izenarekin erakusten da. Kategoria honi izen bat eskuz emanez gero, izen hori erabiliko da ikastaroaren izenaren ordez. Begiratu kalifikazio-kategoriak editatu informazio gehiago lortzeko.
Kategoriak ezabatu
Zer gertatzen da kategoria-kalifikazio bateko kalifikazio-elementuekin kategoria hori ezabatzen denean? Automatikoki ezartzen zaizkio ezabatutako kategoriaren goragoko kategoriari. Adibidez, erreparatu ondorengo egiturari:
Ikastaroa (kategoria) |_ 1. seihilekoa (kategoria) |_ 1. astea (kategoria) |_ 1. galdetegia (elementua) |_ 1. zeregina (elementua) |_ 2. astea (kategoria) |_ 2. galdetegia (elementua) |_ 2. zeregina (elementua) ...
1. astea ezabatzen badugu, bertako elementuak gora mugituko dira 1. seihilekoa kategoriara eta ondorengo egitura izango dugu:
Ikastaroa (kategoria) |_ 1. seihilekoa (kategoria) |_ 1. galdetegia (elementua) |_ 1. zeregina (elementua) |_ 2. astea (kategoria) |_ 2. galdetegia (elementua) |_ 2. zeregina (elementua) ...
Ikusten duzunez, kategoria eta elementuek iraun dezakete inongo arazorik gabe baina emaitzak nahasgarriak izan daitezke ikasle eta irakasleentzat.
Kategoriak eta elementuak mugitu
Kalifikazio-kategoria eta elementu bakoitzak gora eta beherako ikono txiki bat du bere ondoan (ikastaroko kalifikazio-kategoriatik aparte), eta sakatuta "mugitu" egin daitezke. Orria aldatu egingo da atal honek eskubi aldeko irudiak erakusten duen bezala:
- Mugitu beharreko elementua markatu egingo da eta (Mugitu) hitza agertuko da bere ondoan
- Aurretik gezia duen laukizuzena agertuko da aukeratutako elementua edo kategoria mugi dezakezun tokietan.
- Ekintza utzi egin ahal duzu edonoiz orriaren beheko aldean dagoen "Utzi" botoiri sakatuta
Eraman nahi duzun tokiko laukizuzena sakatuta, bertan agertuko da zure elementua zegoen tokitik desagertuta. Elementuak edota kategoriak dituen kategoria mugitzen baduzu, berarekin eramango dituzu barnean dituen guztiak.
Elementuak eta kategoriak mugitzeak ez die eragiten norberaren kalifikazioei. Hala ere, kategoriaka batutako puntuazioei eragingo die eta kategoria horiek [Kalifikazioak kalkulatu|kalkulatzeko formula]] bereziak badituzte batutako puntuazioei eragingo die ikastaroaren kategoria-kalifikazioan (ikastaroaren guztirakoak).
Sinkronizatu heredatutako kalifikazioak
Kalifikazioa duten oraingo modulu guztiak API kalifikazio-liburu berria erabiltzeko egokitu egin behar dira. Errendimendu-arrazoiak direla-eta heredatutako moduluetako kalifikazioak ezin dira automatikoki eguneratu eta eskuz egin behar da sinkronizazioa ikastaro bakoitzeko "Sinkronizatu heredatutako kalifikazioak" botoiari sakatuta. Ekintza honek denbora luzea iraun ahal du, zure ikastaroko jardura, kalifikazio eta partaideen arabera.