Kalifikazio-elementuak
- Kalifikatzailearen txostena
- Kalifikazioen hobespenak
- Helburuen txostena
- Txosten orokorra
- Erabiltzailearen txostena
- Kalifikazioak inportatu
- Kalifikazioak esportatu
- Kalifikazio-elementuak
- Kalifikazio-kategoriak
- Kalifikazioak kalkulatu
- Eskalak
- Helburuak
- Letrak
- Ikastaroaren ezarpenak
- FAQ Kalifikazioak
Kudeatzaileentzat:
Moodle 1.9
Sarrera
Moodle 1.9ko Kalifikazio-liburua eratzeko hiru blokeak hauek dira:
- Kalifikazio-kategoria
- Kalifikazio-elementua
- Kalifikazioa
Kalifikazio-elementua ikastaro bateko partaideak kalifikatzeko neurri-elementua da. Hau da, kalifikazio-elementua kalifikazioen biltegia da eta kalifikazioen ezarpenen aukera. Ezarpenek zehaztuko dituzte kalkuluak eta kalifikazioak erakusteko moduak kalifikazio-liburuaren txostenetan eta esportazioetan.
Kalifikazio-elementuak zutabetan agertzen dira kalifikatzailearen txostenean.
Kalifikazio-elementuak jarduerekin (adib. galdetegia, zeregina...) eta helburuekin egon daitezke lotuta edo eskuzko kalifikazioa izan. Hona hemen mota bakoitzeko ikuspegi orokor bat.
Jardueran oinarritutako kalifikazio-elementuak
Kalifikatzeko moduren bat duten moduluek Gradebook API erabiltzen du te kalifikazio-elementu bat sortzeko, eta horren kalifikazioak kalifikazio-liburura eramateko. Sortutako kalifikazio-elementua editatu egin daiteke gero kalifikazio-liburuaren orritik (Ikastaroa-> Kalifikazioak-> Editatu Kategoriak eta elementuak -> Editatu (eskuaren ikonoa) kalifikazio-elementua), eskubiko irudian erakusten den bezala, baina ezarpen hauetako hainbat 'ukiezinak' izango dira eta jarduera-moduluaren interfazetik bakarrik aldatu ahal izango dira. Beherago zerrendatuta eta azalduta daude eskuzko kalifikazio-elementuen atalean.
Hona hemen jarduera batean oinarritutako kalifikazio-elementuan edita daitezkeen ezarpenen zerrenda:
- Elementuaren informazioa: Kalifikazio-elementuari buruzko informazio orokorra. Aukerakoa.
- Gainditzeko kalifikazioa: Kalifikazio-elementua hau gainditzeko behar den kalifikazioaren balorea.
- Kalifikazioa erakusteko modua: Begiratu Kalifikazioa erakusteko modua dokumentua
- Hamarrenak: Honek zehazten du kalifikazio bakoitzean zenbat hamarren erakutsiko den. Ez du eraginik kalifikazioen kalkuluetan 5 hamarrenen zehaztasunez egina baitago.
- Biderkatzailea: Kalifikazio-elementu honetarako kalifikazio guztiak zein faktorerekin biderkatu behar diren.
- Offset: Kalifikazio-elementu honetarako kalifikazio guztiei erantsiko zaien zenbakia, Biderkatzailea aplikatu ondoren. (zenbaki negatiboa ere izan daiteke)
- Ezkutatu: Kalifikazio-elementu hau ikasleei ezkutatu behar zaien ala ez
- Ezkutatu noiz arte: Aukerako data, zeinetatik aurrera ezin den kalifikazio-elementu hau ezkutatu (adib. kalifikazioak emateko data)
- Blokeatuta: Kalifikazio-elementu hau blokeatu edo ez. Blokeatutako kalifikazio-elementuak ez du onartzen aldaketarik bere ezarpenetan edo berarekin lotutako moduluetako kalifikazioetan.
- Bloketatu honen ondoren: Zein datatatik aurrera jarriko den indarrean blokeoa, normalean kalifikazioak emateko dataren ondoren.
Kalifikaziorako helburu-elementuak
Hauek ere jarduera-modulu berria sortuta sor daitezke (modulua sortzeko formularioan Helburuak aukeratuta), edo eskuz sortuta eskuzko kalifikazio-elementu gisa. Kalifikaziorako helburu-elementuak ikastaroko helburu bat erabiltzen du kalifikatzeko eta helburua eskuragarri izan behar du ikastaro-mailan helburu-kalifikazioa eskuz sortu aurretik.
Kalifikaziorako helburu-elementuak aukeran jarduera-modulu batekin lotu ahal dira. Automatikoki egiten da hau kalifikaziorako helburu-elementua jarduera-modulu bat sortuta sortzen bada eta bertan helburu hori aukeratzen bada. Horrelakoetan, kalifikazio-kategoria ere sortzen da eta izena ematen zaio jarduera-moduluaren araberako izena ematen zaio, eta kategoria horren azpian sortzen dira kalifikaziorako helburu-elementua eta kalifikazio-elementua bera ere.
Kalifikaziorako helburu-elementuen ezarpenak editatzeko formularioa eskuzko kalifikazio-elementuen berbera da beste bi ezarpen gehituta:
- Helburua: Elementu honek adierazten duen ikastaroko helburua
- Lotutako jarduera: Elementu honi lotuko zaion aukerako jarduera-modulua
Eskuzko kalifikazio-elementuak
Kalifikazio-elementu hauek eskuz sortzen dira "Editatu kategoriak eta elementuak" orritik. "Kalifikazio-elementua gehitu" botoiari sakatuta formularioa agertuko zaigu. Bertan hainbat aukera daude eta normalean automatikoki osatzen dira jarduran oinarritutako kalifikazio-elementua sortzean:
- Elementuaren izena: Erakutsiko den zure kalifikazio-elementuaren izena
- ID zenbakia: Formuletan erabiltzeko kalifikazio-elementuri emango zaion izena, nahi den karaktere-kate batek osatua. Ezarriz gero, bakarra izan behar du.
- Kalifikazio-mota: Kalifikazio-mota: Bat ere ez (ezin da kalifikatu), Balorea (zenbakizko balorea), Eskala (zerrenda bateko elementu bat) edo Testua (nahi den testua).
- Eskala: Kalifikatzeko erabiliko den eskala: Eskala kalifikazio-mota aukeratzen denean bakarrik erabilgarria.
- Gehinezko kalifikazioa: Lor daitekeen gehienezko kalifikazioa (eskaletan: eskalako elementu kopurua - 1)
- Gutxienezko kalifikazioa: Lor daitekeen gutxieneko kalifikazioa (eskaletan: 0)
Alderantziz, jarduran oinarritutako kalifikazio-elementuetarako formularioan agertzen diren bi ezarpen ez daude hemen:
- Biderkatzailea
- Offset
Begiratu halaber
- Kalifikazio-elementuen ezarpenak - kudeatzaileentzat