Moodle-ri buruz

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Moodle online moldeko ikastaroak sortzeko programa-multzoa da. Garabidean dagoen kode irekiko proiektua da eta giza konstruktibismoak gidatutako hezkuntza-egoerak bultzatu nahi ditu.

Moodle doan banatzen da Software libre moduan (Open Source)GNU Lizentzia Publikoaren baitan. Horrek esan nahi du Moodlek egile-eskubideak (copyright) dituela, baina zeuk hainbat kontu egiteko askatasuna duzula. Moodle kopiatu, erabili eta aldatu ahal duzu baldin eta ondokoak onartzen badituzu: iturburu kodea besteri ematea, jatorrizko lizentzia eta egile-eskubideak ez aldatzea edo ezabatzea, eta lizentzia hori bera Moodletik eratorritako beste edozein lani aplikatzea. Irakur ezazu lizentzia eta galderarik izanez gero, jar zaitez harremanetan egile-eskubideak dituen egilearekin.