Filosofia

MoodleDocs(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Moodle-ren diseinu eta garapena ikaskuntza-filosofia jakin batean oinarritzen dira, askotan "giza-pedagogia konstruktibista" izena ematen zaion pentsatzeko modua. (Zuetako batzuk, zientzilariok, pentsatuko zenuten jada "hezkuntzari buruzko ergelkeria" dela eta xagua beste gai batera joateko prest izango duzue; baina, mesedez, segi irakurtzen, edozein ezagutza-arlotarako da hau interesgarria).

Era errazean azaldu nahi du orri honek aurreko esaldi horren esanahia azpian dituen lau kontzeptu nagusiak garatuta. Kontuan hartu horietako kontzeptu bakoitzak hainbat ikerketa ulertzeko modua irudikatzen duela, hau da hemengo definizioak ez zaizkizu osoak iruditu horretaz zerbait irakurri baduzu.

Kontzeptuak zuretzat berriak badira, berriz, agian hasieran ulergaitz samarrak izango dira; nire gomendioa, kasu horretan, hauxe da: irakurri arretaz zerbait ikasten saiatzen zareneko zeure esperientziez hausnartzen duzun bitartean.

Edukiak

Konstruktibismoa

Ikuspuntu honen arabera, jendeak aktiboki eraikitzen ditu ezagutzak inguruarekin harremanetan jartzen denean.

Zuk irakurtzen, entzuten, ikusten, sentitzen eta ikutzen duzun guztia aldez aurretik zenuen ezagutzarekin alderatzen da eta buruan duzun mundu-ikuskerarekin bat badator zeureganatuko duzun ezagutza berria sor dezakezu. Ezagutza hau indartu egingo da zure inguruan arrakastaz erabiltzerik baduzu. Zu ez zara pasiboki informazioa jasotzen memoria-bankua bakarrik, eta ezin zaizu ezagutza "transmititu" zerbait irakurrita edo norbaiti entzunda.

Horrek ez du esan nahi web orri bat irakurrita edo ikasgai batera joanda ikasiko ez duzunik. Argi dago ikas dezakezula; baina gehiago da interpretazio-prozesu bat burmuin batetik besterako informazio-transferentzia baino.

Konstrukzionismoa

Konstrukzionismoaren arabera ikaskuntza bereziki eraginkorra izango da bestek jaso behar duten zerbait sortzen denean. Sortutako esaldi batetik hasita, interneten mezu bat bidali, margoa, etxea edo software-paketea egiteraino.

Hainbat aldiz irakur dezakezu orri hau, adibidez, eta hala ere biharko ahaztuta izan; baina hemengo ideiak zeure hitzak erabilita norbaiti azaldu behar izanez gero, edota kontzeptu hauek azalduko dituen aurkezpen bat sortu behar izanez gero, seguru esaten dizut kontzeptuak hobeto ulertuko zenituzkeela, zeure ideiekin lotuago. Hori dela-eta hartzen ditu oharrak jendeak ikasgaietan, nahiz eta berriz irakurri behar izan ez.

Giza-konstruktibismoa

Honek giza-talde batek beste batentzat sortutakora zabaltzen ditu aurreko ideiak, konpartitutako esanahia duten konpartitutako tramankuluak lankidetzan sortuz. Honelako kulturan barneratzen garenean, kultura horren partaide izaten ari gara ikasten etengabe eta maila askotan.

Adibide erraza da edalontzia. Objetua gauza askotarako erabil daiteke baina bere itxurak isurkariak gorde eta garraiatzeko "ezagutza" adierazten du. Adibide konplexuagoa da on line ikastaroa: softwar-baliabideen "itxurek" on line ikastaroek nola funtzionatu beharko luketen adierazteaz gain, taldean batasunean egindako jarduerek eta sortutako testuek lagunduko diote partaide bakoitzari taldean parte hartzeko modua definitzen.

Lotuta eta banatuta

Ideia honek partaideek eztabaida batean dituzten motibazioak sakonago aztertzen ditu. Banatutako jokaera bat gertatzen da norbaitek 'objetibo' mantendu nahi duenean, gertakarietara jo eta logika erabilita, aurkarien arrazonamenduetan zuloak bilatuta bere ideiak defendatzera jotzen duenean. Lotutako jokaera, berriz, hurbilketa enpatikoagoa da, ondokoaren ikuspuntua ulertzeko entzun eta galdetzen saiatzen denaren. Jokaera konstruktiboa n lagun batek bi hurbilketa horiek hartzen ditu kontuan eta bietako bat aukeratzeko gai da egoera jakin bakoitzean egokia delako.

Orokorrean, ikaskuntza-komunitate batean lotutako jokaera dosi eder bat ikasteko pizgarri handia da, jendea elkartuz ez ezik hausnarketa sakona sortuz eta norberaren iritzi eta ikuspuntuak berraztertuz.

Konklusioa

Gai hauetan murgilduta, ikaslearen ikuspuntutik ikasteko hobeak izan litezkeen esperientzietan kontzentratzen lagunduko dizu, ustez jakin behar duten informazioa ematera mugatu gabe. Ikastaroko partaide bakoitzak ikasle izateaz gain irakasle ere izan daitekeela ikusten ere lagunduko dizu. Zure 'irakasle' lana 'ezagutza-iturri' izatetik eragina duen eredu izatera igaro daiteke, beren ikaskuntza-beharrak zuzentzeko ikasleekin era pertsonalean lotuta eta eztabaida eta jarduerak zuzenduta ikasleak klaseko irakaskuntza-helburuetara zuzenduz.

Jakina, Moodle-k ez du jokaera-estilo hau behartzen, baina horretarako balio du ondoen. Etorkizunean, Moodle-ren azpiegitura teknikoak egonkortu ahala, euskarri pedagogikoko hobekuntzak izango dira Moodle-ren garapenaren helburu nagusia.