Moodle-ri buruz: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
|||
9. lerroa: | 9. lerroa: | ||
==Ikusi halaber== | ==Ikusi halaber== | ||
* [[Moodle Doc-ei buruz]] | * [[Moodle Doc-ak:Moodle Doc-ei buruz|Moodle Doc-ei buruz]] | ||
* [http://eu.wikipedia.org/wiki/Moodle Moodle Wikipedian] | * [http://eu.wikipedia.org/wiki/Moodle Moodle Wikipedian] | ||
* [[Using Moodle liburua]] | * [[Using Moodle liburua]] |
Noizko berrikusketa: 11:22, 21 Otsaila 2007
Moodle online moldeko ikastaroak sortzeko programa-multzoa da. Garabidean dagoen kode irekiko proiektua da eta giza konstruktibismoak gidatutako hezkuntza-egoerak bultzatu nahi ditu.
Moodle doan banatzen da Software libre moduan (Open Source)GNU Lizentzia Publikoaren baitan. Horrek esan nahi du Moodlek egile-eskubideak (copyright) dituela, baina zeuk hainbat kontu egiteko askatasuna duzula. Moodle kopiatu, erabili eta aldatu ahal duzu baldin eta ondokoak onartzen badituzu: iturburu kodea besteri ematea, jatorrizko lizentzia eta egile-eskubideak ez aldatzea edo ezabatzea, eta lizentzia hori bera Moodletik eratorritako beste edozein lani aplikatzea. Irakur ezazu lizentzia eta galderarik izanez gero, jar zaitez harremanetan egile-eskubideak dituen egilearekin.
"Moodle" hitzak ingelesez Modular Object-Oriented Dynamic Learning Environment delakoaren akronimoa da (Ojektuetara bideratutako Ikas-Ingurune dinamikoa eta Modularra). Horrez gain, zerbaiten inguruan bueltak eman eta gehiegi kezkatu gabe burura datozkigun gauzak egiteko prozesuari dagokion aditza ere bada; aktibitate atsegina barneko hausnarketa eta sormena eskatzen dituena, alegia. Kontzeptu hori Moodle garatu zen moduari, eta irakasle eta ikasleak online ikastaro batean aplikaziora hurbiltzeko moduari ere badagokie.