Pasahitzen politika
Kudeaketa> Segurtasuna > Gunearen politikak
Moodle 1.9
Oso-oso gomendagarria da pasahitzen politika ezartzea Kudeaketa> Segurtasuna > Gunearen politiketan erabiltzaileak kanpokoek lapurtu ezin dituzten pasahitz zailak erabiltzera behartzeko.
Moodle 1.9.7-tik aurrera pasahitzen politika berez dago gaituta.
Pasahitzen politikak honako ezarpen hauek ditu aukeran: pasahitzaren guxieneko karaktere-kopurua, gutxieneko zenbaki kopurua, gutxieneko letra xehe kopurua, gutxieneko letra larri kopurua eta gutxieneko karaktere ez-alfanumeriko kopurua.
Hauek dira pasahitzen politikaren berezko ezarpenak:
- Pasahitzaren luzera - 8
- Zenbakiak - 1
- Hizki xeheak - 1
- Hizki larriak - 1
- Karaktere ez-alfanumerikoak - 1
Erabiltzaile batek baldintza hauek betetzen ez dituen pasahitza sartzen badu, errore-mezua jasoko du sartutako pasahitzak dituen arazoak adieraziz.
- Aholkua: md5 erasoak izateko arriskua gutxitzeko, pasahitzek gutxienez 8 karaktere izan behar dute, zenbaki bat, hizki xehe bat, hizki larri bat eta karaktere ez-alfanumeriko bat.
Pasahitzen politika gaitzeak ez die eragingo aldez aurretik dauden erabiltzaileei baldin eta ez badiezu eskatzen pasahitza aldatzeko. Moodle 1.9.7-tik aurrera, kudeatzaileak behartu egin ditzake erabiltzaileak pasahitza aldatzera Behartu pasahitza aldatzera ezarpena erabililita Erabiltzaile-eragiketa masiboetan.
- Aholkua: Moodle 1.9.4-tik aurrera, pasahitzen politika matrikulazio-giltzan ere aplika daiteke enrol_manual_usepasswordpolicy ezarpena Bai ezarrita Barne-matrikulazioaren ezarpenetan.
Ikusi halaber
- Using Moodle-ko Security and Privacy forum
- Using Moodle-ko Retrospective password policy foro-eztabaida