Hasiera-orriaren ezarpenak
Kokapena: Gunearen kudeaketa > Hasiera-orria > Hasiera-orriaren ezarpenak
Gunearen hasiera-orria ikastaro baten orriaren antzekoa da. Kudeatzaileek hasiera-orria edita dezakete hasiera-orrian goian ezkerreko aldean dagoen "Edizioa aktibatu" botoiari sakatuta.
Hasiera-orriko ezarpenek ondorengo aukerak dituzte:
Gunearen izen osoa
Izen hau orri guztien goiko aldean agertuko da nabigazio-barraren gainetik.
Gunearen izen laburra
Izen laburra nabigazio-barraren hasieran agertuko da zure guneko hasiera-orrirako esteka gisa.
Hasiera-orriaren deskribapena
Aukerako ezarpen honek hasiera-orriko bloke batean zure erabiltzaileentzako mezu laburra gehitzen uzten dizu.
Hasiera-orriaren elementuak gunean sartzean
Hasiera-orriaren erdian ondorengoen konbinazio bat erakutsi ahal da: albiste berriak, ikastaroen zerrenda, ikastaro-kategorien zerrenda, ikastaro eta kategoria zerrenda edo ezer ere ez. Ikastaroen zerrenda erakustea aukeratzen baduzu bertan identifikatzean ikasleei matrikulatutako ikastaroak bakarrik dituen zerrenda eskainiko zaie.
Oharra: Erabiltzaileak identifikatzeko aukerako beste era bat Nire Moodle da.
Gehitu gaiak jartzeko atal ba
Honek gaiak jartzeko atal bat gehitzen du hasiera-orriaren erdian goian. Edizioa aktibatuta dagoenean, gaiak jartzeko atalean baliabideak edota jarduerak gehitu daitezke zabaltzen diren menuak erabilita, ikastaroen orrian bezalaxe.
Oharra: Etiketa izeneko baliabidea erabil daiteke hasiera-orriaren erdian goian testua edota irudia gehitzeko.
Erakutsi beharreko albisteak
Hasiera-orriak azken berriak erakusteko ezarpena badu edo Azken berriak blokea erabiltzen baduzu bakarrik aplikatzen da ezarpen hau.
Hasiera-orriaren berezko rola
Moodle 1.9
Identifikatutako eraibltzaileei hasiera-orriko jardueretan parte hartzen uzteko hasiera-orrirako berezko rola ezarri ahal da, adibidez ikaslea.
Oharra: Hasiera-orrirako berezko bat ere ez rola aldatu eta Bisitaria ezarri behar da.
Moodle 1.9 baino lehenagoko bertsioetan, autentifikatutako erabiltzaileei hasiera-orriko jardueretan parte hartzen utzi ahal zaie baimena duen autentifikatutako erabiltzailea rola ezarrita edo erabiltzaileei hasiera-orrirako rola ezarrita.
Ikusi halaber
- Guneko fitxategiak
- Gunearen ezarpenak Moodle 1.7 baino lehenagoko bertsioetarako
- Upgrading to Moodle 1.8 autentifikatutako erabiltzaileei guneko berriak irakurtzen uzteko pausuetarako
- Using Moodle ikastaroko Front page activities izeneko foro-eztabaida