Fitxategia mugitu

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Nola mugitu fitxategiak beste direktorio batera

Pausuak

  1. Irakasle edo kudeatzaile gisa, joan ikastaroaren orri nagusira.
  2. Sakatu "Fitxategiak.." "Kudeaketa" menuan.
  3. Aukeratu beste direktorio batera eraman nahi d(ir)en fitxategia(k) eta aukeratu zabaltzen den manuan "Beste karpeta batera mugitu" aukera.
  4. Ondoren mugitu beharreko fitxategi kopurua adieraziko digu eta nahi dugun gunera joateko eskatuko digu.
  5. Helburu dugun direktorioa aukeratu ondoren sakatu "Fitxategiak hona mugitu" botoiari.
  6. Bukatzeko, fitxategia aukeratutako direktoriora eramango da.


Garrantzizkoa

  • Fitxategia ikastaroko jardueraren batekin lotuta badago kokapen berriarekin eguneratu beharko dugu.

Iradokizunak

  • Fitxategiak gaika edo formatuka antola ditzakegu.
  • Komeni da direktorioak ikaskuntza-irakaskuntza jarduerekin lotu aurretik antolatzea.