Ezkutuko koadroa erakutsi

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Nola erakutsi ikasleei ezkutuko koadroa

Pausuak

  1. Irakasle edo kudeatzaile gisa, joan ikastaroaren orri nagusira.
  2. Edizioa desaktibatuta badago, sakatu Edizioa aktibatu.
  3. Aukeratu zein ezkutuko koadro erakutsi nahi dugun.
  4. Sakatu "Erakutsi" ikonoa erakutsi beharreko koadroko eskubi aldean.
  5. Ziurtatu koadroa ez dagoela jada grisean eta "Ezkutatu" ikonoa agertzen dela "Erakutsi" ikonoaren ordez.

Iradokizunak

  • Garapena bukatuta duten atalak erakutsi behar ditugu ikastaroa hasita badago.
  • Atalak erakutsi ditzakegu edukiak dagokien datetan aurkezteko.
  • Ikastaro batean irakasle bat baino gehiago badago, edukiak onartu ondoren erakutsi ditzakegu atalak.