Direktorioa gehitu

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Nola gehitu direktorioa

Pausuak

  1. Irakasle edo kudeatzaile gisa, ikastaroaren orri nagusira joan.
  2. Edizioa desaktibatuta badago, sakatu Edizioa aktibatu.
  3. Erabaki zein kuadro edo ataletan gehitu nahi dugun direktorioa.
  4. Sakatu "Baliabidea gehitu..." menuan eta ondoren "Erakutsi direktorio bat" aukeratu.
  5. Direktoriaren izena eta laburpena idatzi.
  6. Nahi dugun direktorioa aukeratu "Erakutsi direktorio bat" menuan.
  7. Aukeratu ikastaroko partaideentzat direktorioa ikusgarri egongo den ala ez
  8. Aldaketak gorde botoia sakatu.
  9. Baliabide berria aukeratutako koadroaren amaieran azalduko da eta beti izango dugu baliabidea editatu edo lekuz mugitzeko aukera.

Iradokizunak

  • Landu nahi dugun gaiari buruzko baliabide-multzo handia gainera dezakegu ikasleek eskura dezaten. Horrela, ikastaroaren orri nagusian baliabide-zerrenda luzea agertzea ekidingo dugu.