Blogaren erabilera didaktikoak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Moodle 1.6


Zergatik erabili blogak

  • Ikasleek nahi dutenean nahi duten guztia idazteko erabil dezakete, ikastaroko gainerako jarduera gehienetan ez bezala (irakasleak aginduta, zerbait zehatza idatzi beharra)
  • Blogaren izaera publikoak ikastarotik kanpoko beste pertsonekin komunikatzea ahalbidetzen du.
  • Bloga ikaslearena da eta irakasleak kudeatutako bestelako aktibitateen aldean askoz motibagarriagoa izan daiteke. Gainera, oso erreza da erabiltzen.
  • Ikasleari ingurune publiko batean edukiak sortzeko aukera ematen dio blogak.


Zertarako erabili blogak

  • Unitate didaktiko baten amaieran erabil liteke ikasleek ikasitakoa nahiz lortutako aurrerapen pertsonala erakutsi eta irakasleak ebalua dezan.
  • Ikastaroaren edukiekin lotu ez arren, bloga espazio egokia izan daiteke ikasleen interes pertsonaleko edukiak konpartitzeko.
  • Idatzitako testua etiketa bidez (hitz gakoak, finean) laburbiltzeko gaitasuna lantzeko.
  • Hezkuntza-erakundetik kanpoko gaiak tratatzeko.


Iradokizunak

  • HTML blokea erabil genezake ikastaroko partaideen blogak zabaltzeko. Bertan, guneko edo ikastaroko zenbait pertsonaren blogetarako esteka ipin dezakegu.
  • Ikasleak bloga labur baina maiz erabiltzera adoretu.
  • Testuaz gain, irudiak nahiz bideoak erabiltzera adoretu.
  • Ikasleak oso gazteka badira, ez erabili bloga Moodle gunetik kanpo.