RSS
Orri hau eguneratu behar litzateke. Horretarako komeniko litzateke orriaren edukia arretaz aztertzea eta beste hizkuntzetako bertsioekin alderatzea.(Ikusi eguneratu beharreko orri gehiago )
Kokapena: Gunearen kudeaketa > Zerbitzaria > RSS (jarioak)
RSS fitxategi-formatuari esker (Really Simple Syndication) zenbait nabigatzaile eta programa berezik web gune jakin bateko eduki berriak automatikoki bilatzen dituzte.
RSS jarioak gaitu
Kudeatzaile gisa RSSak gaitzeko, Ezarpenak estekara joan eta Aldagaiak: Denetarikoak atalean enablerssfeeds lerroan baietz jarri. 1.7 bertsiotik aurrera, aukera hau zerbitzariaren menura mugitu zen. Gero, moduluen ezarpenetan modulu bakoitzerako jarioa gaitu behar da.
Azkenik, modulu jakin bat gehitzeko momentuan RSS jarioa gaitu behar da eta ezarpenak zehaztu (adibidez, zenbat artikulu erakutsiko diren, zein artikulu...).
Foroetan RSSak erabiltzeko oharra
1. RSSak ondoko lekuan gaitu: Gunearen kudeaketa > Zerbitzaria > RSS
2. Gunearen kudeaketa > Moduluak > Jarduerak > Foroa > Ezarpenak > forum_enablerssfeeds = Bai
Horrek ikastaroaren ezaugarrietan RSSak agertzea ahalbidetuko du. Foroen sortzaileek foro bat sortzean eskuz gaitu halako dute RSS jarioa. Berezko ezarpena da foroek RSS jariorik ez izatea.
1.8+ bertsiotik aurrera, bigarren pausua ezberdina da. Gunearen kudeaketan gaudela, aukera ezazu Moduluak > Jarduerak > (foroaren) Ezarpenak > forum_enablerssfeedshahe lerroan baietz jarri.
RSS jarioetara harpidetu
Moodle-ren RSS jario batera harpidetzeko, botoian sakatutakoan, nabigatzailean azalduko den helbidea norberaren jario-irakurlean kopiatu behar da. Nabigatzaile askok RSS jarioari automatikoki erreparatzen badiote ere (IE7-k edo Firefox-ek, adibidez), Moodle-k ez omen die informazio zuzena bidaltzen.