Desmatrikulatzea

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Desmatrikulatzea ikasleari ikastaro batera bueltatzen ez uzteko prozesua da. Normalean, prozesu honek ez dakar ikaslearen informazioa galtzea, sarbidea baizik.

Gune eta ikastaroko ezarpenak desmatrikulatzeko

Honela kontrola daiteke desmatrikulatzea:

  • Kudeaketa > Zerbitzaria > Garbiketako Ikastaroetako erabiltzaileei baja eman hauen ondoren (longtimenosee) aldagaiak zehazten du ikaslea sartu gabe zenbat denbora egonda desmatrikulatuko den ikastaro batetik.
  • Ikastaroaren ezapenetako Matrikularen iraupenak, zehaztutako denbora igarotakoan ikasleak desmatrikulatu egiten ditu.
  • Matrikulazio-plugin batek zehaz dezake matrikulazioa bukatu dela. Adibidez, ikastaro bateko erabilzaile-izen bat ez dago LDAP datu-base batean, edo Flat fitxategia fitxategia bat Cron-etik prozesatzen bada.
  • moodle/role:unassignself gaitasuna, aukera ematen dio erabiltzaileari bere buruari rola kentzeko uneko testuinguruan (ikusi beherago).

Ikaslea desmatrikulatzea

Berez, ikasleek ez dute baimenik beren burua ikastaroetatik desmatrikulatzeko.

Ikasleei matrikulatuta dauden guneko edozein ikastarotatik beren burua desmatrikulatzeko baimena emateko:

  1. Joan hona: Kudeaketa> Erabiltzaileak> Baimenak> Rolak definitu.
  2. Sakatu ikaslea rolaren ondoan dagoen editatzeko ikonoari.
  3. Aldatu moodle/role:unassignself gaitasuna ezarri gabe-tik baimendu-ra.
  4. Sakatu orriaren beheko aldean dagoen "Gorde aldaketak" botoiari.

Ikasleei beren burua ikastaro jakin batetik desmatrikulatzeko aukera emateko:

Ikastaroaren kudeaketa blokea ikaslearentzat, desmatrikulatzeko esteka erakusten duena
  1. Sakatu Rolak eskeitu estekari Ikastaroaren kudeaketa blokean.
  2. Sakatu "Baliogabetu rolak" estekari. (Moodle 1.9-tik aurrera, sakatu "Baliogabetu baimenak" pestainari)
  3. Aukeratu Ikaslea rola.
  4. Ezarri moodle/role:unassignself gaitasuna baimenduta.
  5. Sakatu orriaren beheko aldeko "Gorde aldaketak" botoiari.

Oharra: Berez, kudeatzaileak bakarrik du baimenak baliogabetzeko aukera. Irakasleei baimenak baliogabetzeko instrukzioak hemen dituzu: Baliogabetu baimenak.

Rol-aldaketak berehala du eraigna Moodle 1.9-n, eta ikasleak identifikatzen diren hurrengoan Moodle 1.7 eta 1.8-n. Ikasleek "Desmatrikulatu ikastaro honetatik" esteka izango dute ikastaroaren kudeaketa blokean eta "Desmatrikulatu ikastaro honetatik" botoia profilaren orrian.

Irakaslea desmatrikulatzea

Berez, irakasleek bere burua desmatrikula dezakete irakaslea rola duten ikastaroetatik.

Irakasleek bere burua nahi gabe desmatrikulatzea ekiditeko:

  1. Joan hona: Kudeaketa> Erabiltzaileak> Baimenak> Rolak definitu.
  2. Sakatu irakaslea rolaren ondoan dagoen editatzeko ikonoari.
  3. Aldatu moodle/role:unassignself gaitasuna baimendu-rik ezarri gabe-ra.
  4. Sakatu orriaren beheko aldeko "Gorde aldaketak" botoiari.

Ikusi halaber