Azken segurtasun-kopiaren erregistroa
MoodleDocstik
Kokapena: Gunearen kudeaketa > Txostenak > Segurtasun-kopiak
Segurtasun-kopiaren erregistroak programatutako ikastaroen segurtasun kopia automatikoaren txostena ematen digu.
Txosten honek hainbat datu erakusten ditu: egindako ikastaroen segurtasun-kopien zerrenda, segurtasun-kopia sortzeko emandako denbora, kopiaren egoera (alde batera utzia, ongi ala errorea) eta hurrengo kopia noiz egingo den.
Segurtasun-kopiaren erregistro bati sakatuz gero, kopiaren datu zehatzak azalduko dira: kopia egiten emandako orduak eta minutuak nahiz fase bakoitzaren deskribapena.