Erabiltzailearen profilaren orriak erabiltzaile jakin baten inguruan ezagutzen den informazio guztia eskaintzen du.
Irakaslea bazara, edo zeure profila ikusten ari bazara, hainbat orrialde izango dituzu profilaren ezarpenak editatzeko, edo erabiltzaile horren jardueraren txosten zehatza lortzeko.
Zure edo ikusten ari zaren erabiltzailearen ikastaro bakoitzerako esteka bat ere ikusi ahal izango duzu. Zure baimenen araberakoa da hau, jakina. Zeure profila ikusten ari bazara edo kudeatzailea bazara, esteka horiei sakatua zuzenean joan ahal izango zara erabiltzaile horren profilera edota azkar batean ikastaro horretara.
Profilaren orriaren beheko aldean hainbat botoi ager daitezke, ikusten ari zaren profilaren eta dituzun baimenen arabera.
- Aldatu pasahitza
- Pasahitza aldatzeko formulario bat eskainiko dizu.
- Mezuak
- Mezularitzarako pop-up-a zabaltzen du honek. Zure profila ikusten ari bazara bakarrik erakusten da.
- Bidali mezua
- Mezularitzarako pop-up-era eramango zaitu eta erabiltzen ari zaren erabiltzailearekiko mezularitza-saioa irekitzen du. Norberaren profila ikusten denean bakarrik ikusten da eta kudeatzaileak mezularitza aktibatu duenean.
Begiratu halaber
- moodle/user:viewdetails gaitasuna.