Glosategia moduluaren ezarpenak

MoodleDocstik
(Hemendik dator mod/glossary/config)
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Glosategiaren Ezarpenen orrira joateko, "Gunearen Kudeaketa" panelean sakatu Moduluak -> Jarduerak, ondoren Jarduerak orrian bilatu Glosategia eta sakatu horren Ezarpenak.

Guneko kudeaketa panela

Ezarpenak editatzean ziurtatu egoki egiten duzula, bestela hainbat arazo sor daiteke ezarpenak gaizki ezarriz gero. Arazoren bat sortuz gero, beherako aurki ditzakezu Glosategiaren Ezarpenen berezko baloreak.

Bestalde, ziurtatu orriaren beheko aldean dagoen "gorde aldaketak" botoiari sakatzen diozula, aldaketak egin ondoren. Bestela, ez dira gordeko.


Glosategiaren berezko ezarpenak

Glosategiaren ezarpenen orria

Zenbat sarrera orriko (glossary_entbypage)

Orriko erakutsiko den glosategiko sarrera-kopurua. Berezko balorea 10 da.

Sarrerak bikoiztu daitezke (glossary_dupentries)

Glosategiak bikoiztutako sarrerak onartzen dituen ala ez. Berez "Ez" dago ezarrita.

Iruzkinak gehitu daitezke (glossary_allowcomments)

Glosategiak sarrerei erabiltzaileek egindako iruzkinak onartzen dituen ala ez. Berezko balorea "Ez" da.

Estekatu automatikoki glosategiko sarrerak (glossary_linkbydefault)

Glosategia automatikoki estekatuko den ala ez. Berezko balorea "Bai" da.

Aldez aurretik onartua (glossary_defaultapproval)

Glosategiak ikasleek bidalitako sarreren onarpen-egoera denitituko duen ala ez. Berezko balorea "Bai" ez.

RSS jarioak gaitu (glossary_enablerssfeeds)

Gaitu RSS jarioak glosategi guztietarako. Berezko ezarpena "Ez" da. Oharra: jarioa gaitu egin daiteke eskuz glosategi bakotizaren ezarpenetan.

Sarreren berezko ezarpenak

Estekatu automatikoki glosategiko sarrerak (glossary_linkentries)

Glosategiko sarrerak automatikoki estekatuko diren ala ez. Berezko balorea "Ez" da.

Sarrera honetan letra larriak eta xeheak berezten dira (glossary_casesensitive)

Estekatutakoan sarrera batean letra mota bereiztuko dena la ez. Berezko ezarpena "Ez" da.

Hitz osoak bakarrik bilatu (glossary_fullmatch)

Estekatutakoan sarrera batek bat etorri behar duen berez helburu testuarekin. Berezko balorea "Ez" da.

Erakusteko formatuaren ezarpenak

Erakusteko formatuaren ezarpenak FAQ orrirako

Sarrera hauetako bat ezkutatu edo erakusteko, besterik gabe sakatu sarreran atzetik dagoen "begia" ikonoari. "Boligrafoa duen eskua" edizio-ikonoari sakatuta, sarrera horren ezapen-orrira joango zara.