Inkesta gehitu

MoodleDocstik
(Hemendik dator mod/choice/mod)
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Nola sortu inkesta bat

Pausuak

  1. Irakasle edo kudeatzaile gisa, joan ikastaroaren orri nagusira.
  2. Edizioa desaktibatuta badago, sakatu Aktibatu edizioa.
  3. Aukeratu zein koadro edo ataletan gaineratu nahi dugun inkesta.
  4. Sakatu "Jarduera gehitu..." eta ondoren "Inkesta".
  5. Bete formularioa. Edozein aukera-kopuru onar dezakegu eta aukera bat egiten dutenen kopurua mugatu. Laguntza ikonoak erabil ditzakezu. Beti duzu berriz editatzeko aukera.
  6. Sakatu Aldaketak gorde.
  7. Aurreko pausu hauek inkesta bat sortuko dute.


Garrantzizkoa

  • Gomendagarria da inkesta anonimoa erabiltzea landutako edukiek pribatutasuna eskatzen dutenean.
  • 5 edo 6 aukera baino gehiago badituzu edota aukeretako testua 2 edo 3 hitzeko baino luzeagoa bada hobeto ikusiko dira bertikal erakutsita, testu gutxiko aukera gutxi badago, berriz, ondo ikusiko dira horizontalean.


Iradokizunak

  • Inkestaren emaitzak era errazean ikusteko aukera ematen du nork zer aukeratu duen adierazita.
  • Taldearen ezaugarri edo hobespenak ezagutzeko hasierako baliabidea.
  • Gaurkotasun handiko gaiei edo gai gatazkatsuen inguruan taldeak zer uste duen ezagutzeko komunikazio-baliabide egokia.
  • Botazioaren antzera, aukera egiteko bitartekoa.
  • Gomendagarria izan daiteke ikasleek aukera jakin bat egin duenaren izena ikustea beraien antzekoen berri izateko. Ekidin egin beharko da gai pertsonalen inguruko inkestetan.
  • Inkestaren emaitza TXT eta XLS formatuetan jaitsi ahal dugu.