Mezularitza

MoodleDocstik
(Hemendik dator message/index)
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu


Berez Mezularitza sistema ez dago ikastaro edo rol jakin bati mugatuta. Identifikatutako erabiltzaileek (ikasle, irakasle edo kudeatzaileek) bidal diezazkiokete mezuak beste bati nahiz eta ikastaro berean izena emanda egon ez. Foro eta Txatetan ez bezala, hauetan ikastaro, rol edo talde bereziak baitaude.

Berez zabaltzen den (pop-up) mezu-lehio baten bidez bidaltzen dira mezuak. Hemendik joan daiteke bertara:

Guneko mezularitza gaitu/ezgaitu egin dezake Kudeatzaileak baimenen atalean: Kudeaketa > Ezarpenak > Aldagaiak (1.6) edo Kudeaketa> Segurtasuna> Gunearen Politikak (1.7-tik aurrera).

Bestela, ikastaro batean mezularitzaren erabilera bultzatzeko, mezuak blokea edota On-line erabiltzaileak blokea gehitu ahal duzu ikastaroaren orri nagusian.


Bidali mezuak

Mezua lagun bati bidalzeko:

  1. Mezuen leihoan sakatu Bilatu pestainari dena delako horilagun hori bilatzeko, komeni bada markatu "Neure ikastaroetan bakarrik" laukitxoa, eta ondoren sakatu horren izenari. (Bestela, lagun hori On-line Erabiltzaileak blokeko zerrendan agertzen bada, besterik gabe sakatu izenaren ondoren agertzen den "Mezua gehitu/bidali" gutun-azalari.)
  2. Idatzi mezua zabaltzen den lehioan eta sakatu "Mezua bidali" botoiari.

Aukeratutako ikastaro-partaideei mezua bidaltzeko (irakasleek bakarrik):

  1. Sakatu ikastaroaren orriko Partaideak blokeko Partaideak estekari.
  2. Aukeratu partaideak zerrendatik edo erabili zerrendaren azpian agertzen den "Guztiak aukeratu" botoia.
  3. Aukeratu "Mezua gehitu/bidali" zabaltzen den "Aukeratutako erabiltzaileekin..." menuan.
  4. Idatzi mezua eta sakatu "Aurreikusi" botoiari.
  5. Mezuarekin konforme geratu bazara, sakatu "Mezua bidali" botoiari.

Irakurri eta erantzun mezuei

Mezua jasotzen duzunean, Mezuen leihoa ireki egingo da. Gainera, Mezuak blokean mezua bidali duenaren izena agertuko da mezua irakurtzeko estekarekin batera. E-posta aukera eginda baduzu (begiratu Mezuen ezarpenak beherago), mezuaren kopia jasoko duzu zure e-postan plataforman sartu gabe zeuk zehaztutako denbora pasa ondoren.

Mezua irakurri ondoren, erantzun bat idatz dezakezu "Mezua bidali" botoiari sakatuta.

Bilatu mezuak

Mezuak leihoaren Bilatu pestaina

Lagunak bilatzeko bilaketaz gain, Mezuen leihoaren Bilatu pestainak hitz gakoen bidez bilaketak egiteko aukera eskaintzen du, zure edo zuretzako mezuetan, eta aldez aurretik zurekin harremanetan jartzeko blokeatu dituzunak ere bilaketan sartzeko.

Kudeatu kontaktuak

Mezuak leihoaren Kontaktuak pestaina

Lagunak gehitu ahal dituzu zure kontaktuen zerrendara (edo zurekin harremanetan jartzeko blokeatu) Mezuen leihoan izenaren ondoan agertzen diren "Kontaktua gehitu" (edo "Kontaktua blokeatu") ikonoei sakatuta.

Berez, kontaktuen zerrenda hutsik agertzen da. Mezua bidaltzeko edo bidaltzen ari zaren pertsonarentzako esteka zuzena sortzeko, joan Bilatu pestainara.

Mezuen historia

Pertsona batek eta pertsona bati bidalitako mezu guztien bilduma lor daiteke Mezuen leihoan bere izenaren ondoan agertrzen den "Mezuen historia" ikonoari sakatuta.

Mezuen ezarpenak

Mezuen leihoaren Ezarpenak pestaina

Mezuen ezarpenak aldatu egin ahal dira Mezuen leihoaren Ezarpenak pestaina erabilita.

Hemen erabaki dezakezu mezu berria jasotzean Mezu leihoa irekiko zaizun ala ez, zure Kontaktuen zerrendan ez daudenen mezuak blokeatzea, mezua iristean soinu bidez jakinaraziko dizun, HTML editorea erabili, edo mezuak e-postara bidali zu off-line bazaude.

Oharra: Mezuen kopia jasotzeko e-posta helbidea eta zure profilean agertzen den e-posta helbidea ezberdinak izateko aukera dago.

Ikusi halaber

Using Moodle foro eztabaidak: