Saioaren kudeaketa

MoodleDocstik
Pedro Lonbide (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 10:20, 26 Otsaila 2010
(ald) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ald) | Berrikuspen berriagoa→ (ald)
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Kokapena: Kudeaketa> Zerbitzaria> Saioaren kudeaketa

Gehienezko denbora

Norbait zure Moodle zerbitzarian identifikatzen denean, zerbitzariak saio bati ematen dio hasiera. Saioaren datuek uzten diote zerbitzariari erabiltzaileak eskuratzen dituen orri ezberdinen jarraipena egiten. Erabiltzailea ez bada hemen ezarritako denboran beste orri batera joaten, Moodle-k amaiera emango dio bere saioari eta atera egingo du.

Ziurtatu zure irakasleek eskaintzen dituzten eginkizunak egiteko besteko denbora ezartzen duzula hemen. Ikaslea eginkizunen bat egiten ari den bitartean sistemak ateratzen badu, egindako lana ez da gordeko eta galdu egingo da.

Cookie-aurrizkia

Gehienetan zuri utzi ahal duzu hau, zerbitzari beren Moodle gune bat baino gehiago ez badituzu, behintzat. Horrelakoetan, pertsonalizatu egin nahiko duzu Moodle gune bakotizak saioaren jarraipena egiteko erabiltzen duen cookie-aren izena. Honek aukera ematen dizu aldi berean Moodle gune bat baino gehiagotan identifikatuta egoteko.

Oharra: "Cookie aurrizkia" edo "Cookie-bidea" aldatzen baduzu, berriz identifikatu beharko duzu aldaketak berehalakoak baitira.