Rolak esleitu

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Moodle 1.7


Rolak esleitzeko guneak

Assign roles in Moodle 1.9

Rolak testuinguru jakin batean/baterako ezartzen dira. Gunea eta ikastaroa dira bi testuinguru ezberdinen adibide. Testuinguru bakoitzean rola esleitzeko prozesua antzekoa bada ere, rola ezartzeko orrirako bidea ezberdina izan daiteke. Hona hemen hainbat testuingurutan rolak ezartzeko bideak.

  • Sistema testuingurua: Kudeaketa> Erabiltzaileak> Baimenak> Rol globalak esleitu (testuinguru honi "gunea" esaten zaio Moodle 1.7-n)
  • Hasiera orria testuingurua: Kudeaketa> Hasiera-orria > Hasisera-orriaren rolak (Moodle 1.8tik aurrera)
  • Ikastaro kategoria testuingurua: Rolak esleitzeko esteka ikastaro kategoria orrian
  • Ikastaroa testuingurua: Rolak esleitzeko esteka ikastaro-kudeaketa blokean
  • Modulua testuingurua: "Jarduera honi ezarritako rolak" pestaina jarduera editatzeko orria
  • Blokea testuingurua: Rolak esleitu esteka-ikonoa ikastaroaren blokeetan (edizioa aktibatuta)
  • Erabiltzailea testuingurua: Rolak pestaina erabiltzailearen profil-orrian

Moodle 1.9

Moodle 1.9-tik aurrera, rolak esleitzeko orriak rol bakoitza esleituta duten erabiltzaileen izenak zerrendatzen ditu (10 erabiltzaile baino gutxiago badago, bestela hala adierazten da).

Testuinguruak

Erabiltzaile bati testuinguru jakin batean rol bat esleituta, testuinguru horretarako eta horren azpikoetarako rol horrek dituen baimenak emango dizkiozu.

Hau da testuinguruen zerrenda ierarkikoki:

  • Sistema (goragokorik ez)
  • Gunea (goragokoa= sistema) - Moodle 1.8-tik aurrera
  • Ikastaro kategoria (goragokoa= sistema)
  • Ikastaroa (goragokoa= kategoria edo sistema)
  • Modulua (goragokoa= ikastaroa edo sistema/gunea(1.8-tik aurrera))
  • Blokea (goragokoa= ikastaroa edo sistema/gunea(1.8-tik aurrera))
  • Erabiltzailea (goragokoa= sistema)

Inheritance will kick in if a role is assigned at a higher level. Adibidez, erabiltzaile batek Irakasle rola badu esleituta ikastaro-kategoria jakin batean rol hori izango du kategoria horretako ikastaro GUZTIETAN.

Rol esleipena testuinguru egokian egin bada bakarrik arituko dira ondo rolak. Adibidez, Irakasle rola ikastaro edo ikastaro-kategori testuinguruan eslei deitake, foro jakin baterako Foro-moderatzailea modulua testuinguruan eslei daiteke.

Ikuskatzailea rola da sistema testuinguruan eslei daitekeen rolaren adibidea. Foro-moderatzailea rola da modulua testuinguruan eslei daitekeen rolaren adibidea. Guraso rola da erabiltzailea testuinguruan eslei daitekeen rolaren adibidea.

Rolak esleitu

Rolak esleitu izeneko estekak Rolak esleitu blokea.jpg rolak esleitzeko leihora eramango zaitu. Bertan erabiltzaileak agertuko dira rolen arabera. Partaide batek hainbat rol izan ditzake. Honek bere barne hartzen du gunearen kontestua, ikastaro jakin batena edo hainbat ikastarorena.

Beheko irudian, prest gaude guneko Alex Ziordia izeneko beste erabiltzaile bat eskubira gehitzeko eskubi alderako gezia sakatuta. Ikasle bezala kendu ere egin dezakegu ikastarotik, bere izena markatu eta ezkerrerako gezia sakatuta.

Ikasleen rola ezarri.jpg


Testuinguruak

Testuinguruak ierarkikoki antolatzen dira eta 'goiko' testuinguruetatik pasatzen dira 'behekoetara'. Ierarkia ondorengoa da:

  • Sistemaren testuingurua - kudeatzailearen bloketik hel daiteke bertara
  • Ikastaro-kategoriaren testuingurua - ikastaroen kategoria-orritik hel daiteke bertara (parental = gunea)
  • Ikastaroaren testuingurua - ikastaroaren kudeaketa bloketik hel daiteke bertara (kudeaketa bloke zaharra) (parental = ikastaro-kategoria edo gunea)
  • Moduluaren testuingurua - modulua editatzen den bitartean hel daiteke bertara (parental = ikastaroa)
  • Blokearen testuingurua - edizioa aktibatuta dagoen bitartean hel daiteke bertara (parental = gunea edo ikastaroa)
  • Erabiltzailearen testuingurua - erabiltzailearen profileko rolen leihatilatik hel daiteke bertara (parental = gunea)

Erabiltzaile bati testuinguru jakin batean rol bat ezartzean rol horri dagozkion baimena bermatzen dizkiogu oraingo eta oraingoaren azpiko testuinguru guztietan. Adibidez, irakasle bat ikastaro-kategoria bati ezartzen badiogu kategoria horretan dauden ikastaro guztietan izang oda irakasle; ikasle bati ikastaro bateko erabiltzaile rola ezartzen bazaio rol hori izango du ikastaro horretan eta baita ikastaroko bloke eta jarduera guztietan ere.

Estekak


Orri hau eguneratu behar litzateke. Horretarako komeniko litzateke orriaren edukia arretaz aztertzea eta beste hizkuntzetako bertsioekin alderatzea.(Ikusi eguneratu beharreko orri gehiago )