RSS kanalak glosategietan

MoodleDocstik
Abel Camacho (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:30, 17 Urtarrila 2007
(ald) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ald) | Berrikuspen berriagoa→ (ald)
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

RSS jarioak Glosategietan

Glosategietako RSS jarioek foroetakoek bezalaxe funtzionatzen dute

Moodle guneak RSS jarioak gaituta dituenean, Glosategien ezarpenean bi aukera berri ditugu:

  • RSS jarioak jarduera honetarako: Aukera honekin RSS jarioak gaituko ditugu glosategi honetan. Kontzeptuak eta egilea aukeratu ahal dugu egilearen izena bidaltzeko edo Kontzeptuak egilerik gabe egilearen izena ez sartzeko.
  • RSS artikulu berrien kopurua: Honekin RSS kanalean sartu beharreko artikulu kopurua aukera dezakezu. 5 aukeratuta, harpidedunei 5 artikulu berrienak bidaliko zaizkie. Gai berriak (kontzeptuak) daudenean zaharrenak ordezkatuko dira RSS jarioan. Glosategi gehienetan egokia izan daiteke 5 eta 20ren artean ezartzea. Gehiago ipini oso glosategi erabilia bada bakarrik.

RSS jarioetara harpidetu

Glosategian RSSa aktibatuta badago, orri nagusian RSS botoi naranja agertuko da (goian eskubi aldean). Erabiltzaile batek RSS botoian sakatzen duenean erakutsitako XML kodea ikus dezake eta hori behar du berri-irakurgailuak. RSS albisteak sortzeko esteka lortuta erraza da berri-irakurgailura eranstea eta glosategian gaineratutako informazioa erakutsiko du, harpidetutako beste informazioaz gain.