RSS jarioak blokea

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Orri hau eguneratu behar litzateke. Horretarako komeniko litzateke orriaren edukia arretaz aztertzea eta beste hizkuntzetako bertsioekin alderatzea.(Ikusi eguneratu beharreko orri gehiago )

Urrutiko RSS jarioak

RSS jarioak blokeak kanpoko web-guneko RSS jarioak gaitzen ditu Moodle-n erakusteko. Beste gune bateko informazioa (adibidez, berrien titularak edo berrikitan gehitutako dokumentuak) aldatzen denean egunratu egingo da blokea azken informazioa erakusteko. Ikastaroan RSS jario bat baino gehiago gehi daiteke dagoen zerrenda batetik aukeratuta. Guneko eta ikastaroko hasiera-orriak dira leku egokienak RSS jarioak blokea(k) gehitzeko.

Kudeatzaileak bloke hau konfiguratu behar du irakasleei jarioak gehitu eta kudeatu ahal izateko.