Pasahitzen politika

MoodleDocstik
Pedro Lonbide (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 11:11, 24 Martxoa 2010
(ald) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ald) | Berrikuspen berriagoa→ (ald)
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Kudeaketa> Segurtasuna > Gunearen politikak

Moodle 1.9

Oso-oso gomendagarria da pasahitzen politika ezartzea Kudeaketa> Segurtasuna > Gunearen politiketan erabiltzaileak kanpokoek lapurtu ezin dituzten pasahitz zailak erabiltzera behartzeko.

Pasahitzen politika

Moodle 1.9.7-tik aurrera pasahitzen politika berez dago gaituta.

Pasahitzen politikak honako ezarpen hauek ditu aukeran: pasahitzaren guxieneko karaktere-kopurua, gutxieneko zenbaki kopurua, gutxieneko letra xehe kopurua, gutxieneko letra larri kopurua eta gutxieneko karaktere ez-alfanumeriko kopurua.

Hauek dira pasahitzen politikaren berezko ezarpenak:

  • Pasahitzaren luzera - 8
  • Zenbakiak - 1
  • Hizki xeheak - 1
  • Hizki larriak - 1
  • Karaktere ez-alfanumerikoak - 1

Erabiltzaile batek baldintza hauek betetzen ez dituen pasahitza sartzen badu, errore-mezua jasoko du sartutako pasahitzak dituen arazoak adieraziz.

Aholkua: md5 erasoak izateko arriskua gutxitzeko, pasahitzek gutxienez 8 karaktere izan behar dute, zenbaki bat, hizki xehe bat, hizki larri bat eta karaktere ez-alfanumeriko bat.

Pasahitzen politika gaitzeak ez die eragingo aldez aurretik dauden erabiltzaileei baldin eta ez badiezu eskatzen pasahitza aldatzeko. Moodle 1.9.7-tik aurrera, kudeatzaileak behartu egin ditzake erabiltzaileak pasahitza aldatzera Behartu pasahitza aldatzera ezarpena erabililita Erabiltzaile-eragiketa masiboetan.

Aholkua: Moodle 1.9.4-tik aurrera, pasahitzen politika matrikulazio-giltzan ere aplika daiteke enrol_manual_usepasswordpolicy ezarpena Bai ezarrita Barne-matrikulazioaren ezarpenetan.

Ikusi halaber