On-line erabiltzaileak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

On-line erabiltzaileak blokeak kudeatzaileak gunerako ezarritako denbora-tarte jakin batean ikastaroan sartu diren erabiltzaileen zerrenda erakusten du (berez, 5 minutukoa da).

Kontuan hartu erabiltzailea aurreko 5 minutuko epe horretan sartu bada horrek ez duela derrigor esan nahi oraindik ere on-line dagoela. Sartu eta bi minutura irten bada beste hiru minututan agertuko da oraindik ere on-line erabiltzaileak blokean nahiz eta dagoeneko irtenda egon.

Letra lodiak ikastaroko irakaslea dela adierazten du.

Kurtsorea norbaiten izenaren gainean mantentzen badugu, pertsona horrek ikastaroan sakatu duenetik zenbat denbora igaro den esango digu.

Norbaiten izenaren ondoan dagoen gutunazal ikonoan sakatzen badugu, mezu pribatua bidali ahal izango diogu(Moodle-ren mezularitza-sistema erabiltzen da).


Nola gehitu On line erabiltzaileak blokea

Pausuak

  1. Irakasle edo kudeatzaile gisa, joan ikastaroaren orri nagusira.
  2. Edizioa desaktibatuta badago, sakatu Edizioa aktibatu.
  3. Gehitu "On line erabiltzaileak" blokea, zabaltzen den Blokeen menua erabilita.
  4. Orri nagusiko beheko aldeko eskubi aldean agertuko da On line erabiltzaileak blokea.


Garrantzizkoa

  • Moodle-ren 1.5 bertsioa edo aurreragokoa behar du.
  • Erabiltzailearen izena letra lodiz badago ikastaroko irakaslea dela esan nahi du, blokea Moodle-guneko orri nagusian badago ikastaroren bateko irakaslea dela esan nahi du.
  • Oraingo ikastaroan matrikulatutako eta gunearen kudeatzaileak ezarritako denbora-tartean (berez, azken bost minutuak) sartu diren erabiltzaileak erakusten ditu bloke honek (ez ditu bisitariak erakusten). Gogoan izan erabiltzaile bat azken bost minutuetan ikastaroan egon bada ere, ez duela zertan egon behar oraindik ere konektatuta.

Iradokizunak

  • Kurtsorea erabiltzaile baten izenaren gainean kokatuta azken aldiz sartu zenetik zenbat denbora igaro den esango digu.
  • Pertsona horri mezu pribatua bidali ahal izango diozu (ikastaroak mezularitza-blokea erabiltzen badu) izenaren ondoren agertzen den gutunazal itxurako ikonoa sakatuta.
  • Adierazgarria oso izan daiteke txat-saioari ekin aurretik.