Nola gaitu web-zerbitzuak erabiltzaile arruntentzat
Moodle 2.0
Kudeatzaile batek erabiltzaile arruntentzat web-zerbitzua nola gaitzen duen azaltzen du dokumentu honek.
Sarrera
Erabiltzaile bat bere segurtasun-giltzen orrira joaten da (Nire profila blokea > segurtasun-giltzak). Segurtasun-giltza lortzen du bertan (token ere esaten zaio). Giltza sartzen du Moodle-ra sartzeko kanpoko aplikazioan. Edozein unetan berritu dezake erabiltzaileak giltza lapurtu diotela uste badu. Giltza konplexua da, luzea eta sortzen zaila. Hau da web-zerbitzurako gomendatzen den autentifikazio-metodoa. Moodle kudeatzaile batek nola gaitzen duen azaltzen du dokumentu honek.
Gaitu web-zerbitzua Moodle-n
Ezarpenak blokea > Gunearen kudeaketa > Funtzio aurreratuak
Markatu Gaitu web-zerbitzuak aukera eta Gorde aldaketak
Gaitu protokolo bat
Ezarpenak blokea > Gunearen kudeaketa > Pluginak > Web-zerbitzuak > Kudeatu protokoloak
Gaitu nahi duzun protokoloa (SOAP, REST, XMLRPC, AMF, ...)
Gaitu gaitasunak erabiltzaileei
token-a sortzeko
"moodle/webservice:createtoken" gaitasuna baimendu behar diezu erabiltzaileei
protokoloetarako
aktibatutako protokoloa (webservice/rest:use, webservice/soap:use,...) gaitasuna baimendu behar diezu erabiltzaileei
Funtzioak dituen zerbitzu bat sortu
Ezarpenak blokea > Gunearen kudeaketa > Pluginak > Web-zerbitzuak > Kanpoko zerbitzuak Sakatu pertsonalizatutako zerbitzu berria Gehituri
Gehitu zerbitzu-orri pertsonalizatu berria
Zerbitzu bat web-zerbitzu funtzio multzo bat da. Lehenik zerbitzua sortu behar duzu eta ondoren gehitu funtzioa. Zerbitzua sortzen duzunean ez markatu "Autentifikatutako erabiltzaileak", erabiltzaile guztiak ("moodle/webservice:createtoken" gaitasuna dutenak bakarrik) web-zerbitzua erabiltzeko baimena izatea nahi dugu. Nahi izanez gero, beharrezko gaitasuna aukera dezakezu. Erabiltzaileen web-zerbitzuetarako sarrerak aztertu egingo dira egin aurretik. Aukerako segurtasun-pauso gehigarria da zeure erabilerarako.
Sartu izena, markatu gaitu Sakatu Gorde aldaketak-i
Gehitu funtzioa zerbitzuari
Ezarpenak blokea > Gunearen kudeaketa > Pluginak > Web-zerbitzuak > Kanpoko zerbitzuak
Sakatu Funtzioak estekari sortu berri den zerbitzurako
Zerbitzuen funtzioen orria
Aukeratu Gehitu funtzioa eragiketa eta ondoren, aukeratu funtzioa eta Gorde aldaketak
Erabiltzaileak web-zerbitzuen orrira joaten dira auto token-a lortzeko
Zorionak, web-zerbitzua ezarrita dago. Erabiltzaileak euren profilaren blokera joan daitezke orain eta euren segurtasun-giltzak eskuratu. Erabiltzailea lehen aldiz "segurtasun-giltzen" orrira joaten denean, giltza sortu egingo zaio.