Moodle Doc-ak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Kokapena: Gunearen kudeaketa > Itxura > Moodle Doc-aks


Moodle Doc-ak Moodle documentation-en laburpena da.

Berez, irakasleek eta kudeatzaileek "Moodle Doc-ak orro honetarako" estekak dituzte Moodleren orrien amaieran dauden botoietan kontestu zehatzen inguruko dokumentaziora jotzeko.

Aldatu egin ahal duzu irakaleek nahigo badute dokumentazioa beste orri batean zabaltzea, horrela errazago itzul baitaitezke Moodle-n ari ziren orrira. Horretarako, sakatu "Ireki beste leiho batean" botoiari.

Oharra: Informazio estekak eta laguntza-estekak ez dira berdinak Help.gif barne loturak baitira. Hauek Moodle gunearen fitxategi-egituran egon daitezke. Adibidez, galdetegi baten iruzkinetarako laguntza-fitxategia C:\moodle18\moodle\lang\en_utf8\help\lesson\feedback.html-n egon daiteke.

Moodle-ren dokumentazioa

Ikusiko zenuen bezala, Moodle Doc-ek Moodle komunitateak milaka ordutan prestatutako hainbat orri ditu, ondo antolatuta eta bilatzeko moduan. Adibidez, ohikoa da ikustea Moodle.org-ko foro batean Moodle Doc-etako orri baterako edo orri baten atal baterako esteka. Era berean, zerbait Moodle Doc-etan gainera daiteke ezaugarri berri bat osatzeko edota foro batean edo laguntza-fitxategietan eman behar ez den edo eman ezin daitekeen prozesuari buruzko deskribapen zehatzagoa emateko.

Moodle Doc-ak dokumentu biziak dira etengabe ari baitira aldatzen docs.moodle.org-en. Moodle komunitateko edozein dago gonbidatuta edozer gaineratzera edo bere iritzia ematera iruzkinen orrian.

Orrien informaziorako ordezko aukerak

Moodle-ren dokumentazioaren kopia jaitsi ahal da HTML-n wimski.org/docs-etik beste zerbitzari batera. Erabilgarria bada ere, ez dira Wiki orriak eta ez dute docs.moodle.org-en fitxategi-egitura gordetzen.

docs.moodle.org-eko orri bat edo gehiago esportatu ahal da eta ondoren beste wiki batera inportatu Orri berezietako funtzioak erabilita. Hauek Herraminta-kutxan daude, normalean Moodle Doc-etako orrien ezkerreko aldean.

Begiratu, era berean