MoodleDoc-ak:Estilo gidaliburua

MoodleDocstik
Abel Camacho (eztabaida | ekarpenak) (→‎Txantiloiak)(r)en berrikusketa, ordua: 07:53, 2 Otsaila 2011
(ald) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ald) | Berrikuspen berriagoa→ (ald)
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Orri hau eguneratu behar litzateke. Horretarako komeniko litzateke orriaren edukia arretaz aztertzea eta beste hizkuntzetako bertsioekin alderatzea.(Ikusi eguneratu beharreko orri gehiago )

Kategoriak

  • Mesedez, gaineratu gutxienez kategori bat orri bakoitzari artikuluaren bukaeran ondorengo adirazpenetatik bat edo gehiago idatzita:
[[Kategoria:Irakasleak]], [[Kategoria:Kudeatzaileak]], [[Kategoria:Garatzaileak]]
  • Kategoriak-ek Moodle Doc-ak euskaraz-en une honetan erabiltzen ari diren kategoria guztiak zerrendatzen ditu.
  • Ondorengo txantiloiak erabiliko dira Moodle-ren bertsio jakin bati dagozkion dokumentazio-orri edo atalak definitzeko.
{{Moodle 1.6}} {{Moodle 1.7}} {{Moodle 1.8}} {{Moodle 1.9}} {{Moodle 2.0}} {{Moodle 2.1}}

Moodle 2.1

Moodle 2.0

Moodle 1.9

Moodle 1.8

Moodle 1.7

Moodle 1.6


Pantaila-irudia

  • Dokumentazioa pantaila-irudiekin aberasteko gomendioa egiten dizugu. Mesedez, erabili Demostrazio-gunea, edo beste bat ohiko temak erabilita eta ziurtatu pantaila-irudia ahalik eta txikiena dela.
  • Pantaila-irudiak Fitxategia igo estekako baliabidea erabilita igo behar dira.
  • Pantaila-irudiek ez dute zabalean 800 pixel baino gehiago izan behar eta ahal dela GIF formatua erabiltzeko gomendatzen da, PNG ere izan daiteke hala ere eta JPG gomendatzen da degradatuak dituzten argazkietarako. Pantailatik hartutakoak direnez 72 ppp (pulgadako puntuak) izan behar dute.
  • Grafikoaren izenak argigarria izan behar du eta nahi izanez gero Moolde-n agertzen den ibilbide bera gainera dezakezu, adibidez ibilibide gisa: course/view eta izen gisa: atala_bildu.
  • [[Irudi:pantaila_irudiaren_izena.gif]] edo [[Irudi:pantaila_irudiaren_izena.gif|iruzkinaren testua]] erabilita gainera dezakezu grafikoa artikuluan.
  • Mesedez, ez erantsi pantaila-irudiei alboak, ur-markak edo itzalak bezalako efekturik. Artikuluetan itxura bera mantenduta beste batzuk ere pantaila-irudiak aldatu edo gaineratu ahal izango dituzte horrela.
  • Irudiak nola kokatu jakiten laguntzeko irakurri arretaz Wikipedia:Picture tutorial-eko dokumentazioa eta baita Nola gaineratu irudiak.

Txantiloiak

  • MediaWiki-n, txantiloi bat (template) beste orri batean sar daitekeen orri bat da. Adibidez, orri honetan agertzen den "MoodleDoc-etako Laguntza" blokea txantiloia da.
  • Trantiloia orrian gaineratzeko {{Izena}} idatzi beharko dugu adibidez "Izena" txantiloia sortzeko.
  • Orri guztiak ( "Txantiloi" izenekoak)-ek Moodle Doc-ak euskaraz-en definituta dauden txantiloi guztiak erakusten ditu.
  • Mesedez, joan MediaWiki Template help-era txantiloien erabilerari buruzko informazio gehiago lortzeko.
  • Hauxe da txantiloi baten adibidea:
{{Eguneratu}}

Orri hau eguneratu behar litzateke. Horretarako komeniko litzateke orriaren edukia arretaz aztertzea eta beste hizkuntzetako bertsioekin alderatzea.(Ikusi eguneratu beharreko orri gehiago )


Txantiloi hau erabiliko da oraindik ere itzuli gabe dauden ingelesezko dokumentazioko orriak definitzeko.

  • Interesgarria izan daitekeen beste txantiloi bat:
{{Itzultzen}}
Txantiloi hau Moodle Doc-etako gainontzeko erabiltzaileei orri baten itzulpena egiten ari garela adierazteko erabili behar da, hartara txantiloia gaineratu zuenak bukatu arte beste inork aldaketarik egin ez dezan. Halako "edizio-baimen eskubide" moduko atsegin bat, alegia.
  • Sarri erabiltzen den beste txantiloi bat:
{{Zirriborroa}}

Artikulu hau, oraingoz Zirriborroa baino ez da, eta seguraski ganorazko idazketa eta edukiaren berregituraketa beharko du. Zabalduz lagundu egingo duzu Moodle Doc-ak hobetzen. Era berean, gainontzeko osatu gabeko orriak ere ikus ditzakezu

Txantiloi hau sortu berriak diren eta bai edukia bai egitura oraindik ere osatu gabe duten artikuluetarako erabili behar da. Artikulu jakinen inguruan ideiak eta edukiak eskuratzeko deitzat har daiteke.

Bestelakoak

  • Zukako trataera erabiltzen da dokumentazio osoan.

Begiratu bestalde