MoodleDoc-ak:Bilaketa

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.

Moodle Doc-etan bilatu

Moodle Doc-etako orri bakoitzean ezkerreko bloke batean bileketa-sistema dago. Bilatu nahi duzun testua sartu eta Joan edo Bilatu saka dezakezu.

Joan botoia

Joan sakatuta, edo Intro sakatuta, sartutako terminoa bilatuko du hasieran artikuluen izenburuetan, eta bat datorrena aurkituz gero erakutsi egingo du. Aurkitu ezean, automatikoki bidaliko gaitu Bilatu aukerara.

Bilatu botoia

Bilatu-k sartutako terminoen bilaketa egingo du, artikuluen izenburuan lehenik eta ondoren artikuluen testu osoan.

Oharra: Oraingoz hiru hizki edo gutxiagoko hitzak ez ditu kontuan hartzen bilaketa-sistemak.

Moodle Doc-etan eta Moodle.org-eko foroetan Google-ekin bilatu

Moodle.org-eko orri nagusiko goiko eskubi aldeko bilaketa-kaxak bi edukiotan bilatuko du testua, Moodle.org-eko foroetan eta Moodle Doc-etako wikian aldi berean. Bilaketa ezaugarri bereziak dituen Google-n oinarritzen da bilaketa hau baina honek ez du esan nahi edukia aldatzen denean emaitza unean bertan eguneratzen ez denik.

Firefox-en bilaketa plugina

Moodle Doc-etan Firefox nabigatzailearen bilaketa-kaxatik ere bilatu ahal duzu bilaketa-plugina hemen deskargatuta.

Mac OS X Widget

Moodle Doc-etako wikian bilaketak egiteko tresna eskura dago Mac-en OS X-rako. Ikusi eztabaida hau.

Moodle Doc-etan zeure Moodle gunetik bertatik bilatu

Moodle Doc-etan geure Moodle gunetik egin dezakegu bilaketa Moodle Doc-ak bilatu blokea erabilita.