MoodleDoc-ak:Beste hizkuntza batean hasi

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Moodle Doc-ak orain moodle.org aurrean autentifikatzen da, hau da, erabiltzaile eta pasahitza derrigorrezkoak dituzu Moodle Doc-etara sarbidea izateko.

Izen osoa erabiltzea

Moodle Doc-etan lehen aldiz sartzen zarenean, zure izen osoa dagoeneko dagoen konprobatuko du. Horrela bada, zenbaki sekuentziala lotuko zaio zure izen osoari 2 (edo 3, 4, e.a.) bikoiztutako izenik egon ez dadin.

Erabiltzaile orrien berbideraketak

Autentifikazio sistema aldatu baino lehen Moodle Doc-etan ekarpenik egin bazenuen, zure erabiltzaile eta eztabaida orri zaharrak berrietara berbidera ditzakezu (zure izen osoa erabiltzen dute). Horrela bada, mesedez kopiatu testua batzuetatik besteetara eta gaineratu zure orri zaharretan berbideraketa bat ondorengoa erabilita: #REDIRECT [[Erabiltzailea:Izen osoa]] eta #REDIRECT [[Erabiltzaile-eztabaida:Izen osoa]].

Profila eguneratu

Zure e-posta helbidea moodle.org-eko profil-orrian egunera dezakezu eta aldaketa Moodle Doc-etan jasoko da. Hala ere, zure izen osoa eguneratzen baduzu aldaketa EZ da jasoko Moodle Doc-etan.

Bug-ak

Mesedez, jakinarazi Moodle Doc-etan autentifikatzeko edozein arazo Moodle-ren bug kudeatzailean, "documentation" osagaia aukeratuta.