Moodle-ren instalazioa

Pedro Lonbide (Eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:58, 28 Urria 2008

(ald) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ald) | Berrikuspen berriagoa→ (ald)
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Hasteko, ez beldurtu!

Gida honek Moodle lehen aldiz nola instalatu behar du azalduko du. Pausu batzuen inguruko xehetasunak zehazten ditu, web-zerbitzari bakoitzaren aukeren arteko aldeak kontuan izateko eta, beraz, dokumentuak luze eta zaila eman dezake. Ez etsi, hala ere. Moodle minutu batzuetan instalatzen da, normalean!

Zailtasunik baduzu, irakurri arretaz dokumentu hau, hemen baitago ohiko arazo gehienen erantzuna. Hala ere, arazoekin segitzen baduzu, laguntza izango duzu Moodle Euskaraz ikastaroko foroetan.

Beste aukera bat zure ordez Moodle mantenduko duen ostatu-konpainia bat lortzea da, eta horrela guztia alde batera utzi eta formazioari bakarrik eutsi.

Behar direnak

Moodle batez ere Linux-ean dago garatuta Apache, MySQL eta PHP erabilita (LAMP plataforma izenarekin ere ezagutzen dena), nahiz eta aldiro-aldiro PostgreSQL-ekin eta Windows XP, MacOS X eta Netware 6 sistema operatiboetan ere probatzen den.

Hauek dira Moodle-k behar dituenak:

  • Web-zerbitzaria. Erabiltzaile gehienek Apache erabiltzen dute, baina Moodle ondo ibiliko da PHP jasaten duen edozein web-zerbitzaritan, Windows plataformen IIS-a (Internet Information Server) kasu.
  • Martxan dagoen PHP instalazioa (4.3.0 edo ondorengo bertsioa). PHP 5 Moodle 1.4tik aurrera jasaten da (kontuz ibili PHP-Acceleratorekin, arazoak gertatu dira horrekin.
  • Datu-base bat: MySQL edo PostgreSQL, erabat jasanda eta gomendatuta daudenak Moodle-rekin erabiltzeko. Askorentzat MySQL da aukera egokiena oso zabalduta dagoelako, baina badira PostgreSQL-en aldeko arrazoiak, batez ere tamaina handiko instalazioa baduzu buruan. MySQL 4.1.16 da gutxieneko bertsioa Moodle 1.6-ekin lanean hasteko (Linex-ek askotan aurreko bertsioak izaten ditu, eta beraz kontuz ibili behar da honekin).

Web-ostaturako zerbitzu (hosting) gehienek berez jasaten dute hau. Ezaugarri hauek jasaten ez dituen zerbitzu bakan horietako bat kontratatu baduzu, galdeiezu zergatik ez duten egiten eta aztertu zure sistema beste leku batera eramateko aukera.

Moodle zeure ordenagailuan instalatu nahi baduzu eta zail samarra iruditzen bazaizu, begiratu Apache, MySQL eta PHP instalatzeko gida. Programa hauek gehien erabiltzen diren plataformetan instalatzeko argibide zehatzak emango dizkizu.

Bestela behar direnak:

  • GD Liburutegia eta FreeType 2 Liburutegia Moodle-ren erregistroen grafikoak sortu ahal izateko.
  • mbstring - multi-byte karakteren kateak erabiltzeko behar da (iconv ere gomendatzen da Moodle 1.6rako).
  • mysql luzapena MySQL datu-basea erabili behar baduzu. Linux-en hainbat banaketatan (RedHat-en, batez ere) aukerako paketea da.
  • pgsql luzapena PostgreSQL datu-basea erabili behar baduzu.
  • zlib luzapena beharrezkoa da zip/unzip funtzioak erabili behar badituzu.
  • beste PHP luzapen ere beharrezko izan daitezke erabiliko diren Moodle-ren beste aukerako funtzioen arabera, batez ere autentifikazio eta matrikulazioarekin lotutakoak (adib. LDAP luzapena).

Fitxategien deskarga eta kopia

Bi eratara lor daiteke Moodle: konprimitutako paketa gisa eta CVStik. Zehatz-mehatz azaltzen da hau deskargarako http://moodle.org/download/ orrian.

Fitxategia deskargatu eta deskonprimitu ondoren, edo CVS bidez fitxategiak eguneratu ondoren, hainbat fitxategi eta karpeta dituen "moodle" izeneko direktorioa izango duzu.

Karpeta osorik jar dezakezu zure web-zerbitzariaren dokumentu-direktorioan, eta kasu horretan http://zurezerbitzaria.com/moodle-en egongo da kokatuta, edo bestela eduki guztiak web-zerbitzariaren dokumentu-direktorio nagusian zuzenean kopiatu, eta kasu horretan gunea http://zurezerbitzaria.com izango da bakarrik.

Moodle zure ordenagailura ari bazara deskargatzen ondoren zure web-gunera igotzeko, hobe da dena fitxategi bakar bat bezala igotzea eta zerbitzarian deskonprimitzea. Cpanel bezalako kontrol-panelak berak ere fitxategiak deskonprimitzeko aukera ematen dute "Fitxategien Kudeatzailea"n.

Gunearen egitura

Arazorik gabe pasa dezakezu atal hau, baina bertan duzu Moodle direktorioaren edukien laburpena, nondik nora zabiltzan jakin dezazun:

config.php - oinarrizko ezarpenak ditu. Fitxategi hau ez dator Moodle-ekin - zeuk sortuko duzu.
install.php - config.php fitxategia sortzeko exekutatuko den script-a.
version.php - Moodle-ren kodearen oraingo bertsioa definitzen du.
index.php - Gunearen hasiera orria.
admin/ - Zerbitzari osoa kudeatzeko kodea.
auth/ - Erabiltzaileak autentifikatzeko moduluak.
blocks/ - Orri askotan alboetan dauden bloke txikietarako moduluak.
calendar/ - Egutegiko ekitaldiak erakutsi eta kudeatzeko kodea.
course/ - Ikastaroak erakutsi eta kudeatzeko kodea.
doc/ - Moodle-ren laguntzarako dokumentazioa. (Orri hau, adibidez).
files/ - Igotako fitxategiak erakutsi eta kudeatzeko kodea.
lang/ - Testuak hainbat hizkuntzatan, hizkuntzako direktorio bat.
lib/ - Moodle-ren oinarriko kodearen libreriak.
login/ - Sarbideak kudeatu eta kontuak sortzeko kodea.
mod/ - Moodle-ren ikastaroetako modulu guztiak.
pix/ - Gunearen oinarrizko grafikoak.
theme/ - Gunearen itxura aldatzeko itxura-paketeak.
user/ - Erabiltzaileak erakutsi eta kudeatzeko kodea.

Web-zerbitzariaren ezarpen orokorrak

Egin behar duzun lehenengoa hauxe da: zure web-zerbitzaria konfiguratu hasiera orri gisa index.php erabil dezan (agian, index.html, default.htm, e.a.-ez gain). Apache-n, zure httpd.conf fitxategiko DirectoryIndex parametroa erabilita egiten da. Normalean, horrela agertzen da:

     DirectoryIndex index.php index.html index.htm 

Ziurtatu bakarrik index.php zerrendan dagoela (eta ahal dela, zerrendaren hasiera, eraginkorrago izan dadin).

Ondoren, Apache 2 erabiltzen ari bazara, AcceptPathInfo aldagaia gaitu beharko zenuke. Honek , http://zerbitzaria/fitxategia.php/arg1/arg2 bezalako script-etara argudioak pasatzeko aukera ematen du. Oinarrizkoa da hau zure baliabideen artean lotura erlatiboak egin ahal izateko eta aldi berean Moodle web-gunea erabiltzeko orduan eraginkortasuna handitzen du. Hau gaitzeko ondorengo lerroak gaineratu behar dizkiozu zure httpd.conf fitxategiari:

     AcceptPathInfo on 

Ondoren, Moodle-k funtzionatzeko PHP instalazioan ezarpen jakin bat izan behar du gaituta. Ezarpen-aukera gehienak berez daude ezarrita. Hala ere, hainbat PHP zerbitzarik (eta PHPren azken bertsioetako batzuk) bestelako ezarpenak izan ditzakete. Ezarpen hauek PHP konfigurazio-fitxategian definitzen dira (php.ini izenekoa, normalean):

     magic_quotes_gpc = 1    (hobetsia, baina ez beharrezkoa)
     magic_quotes_runtime = 0    (beharrezkoa)
     file_uploads = 1
     session.auto_start = 0
     session.bug_compat_warn = 0

httpd.conf edo php.ini fitxategietarako sarbiderik ez baduzu zure zerbitzarian, edo Moodle bestelako ezarpenak behar dituzten beste aplikazioak dituen zerbitzari batean baduzu, ez kezkatu, oraindik ordezka ditzakezu berezko ezarpenak.

Horretarako ondorengo lerroak dituen .htaccess izeneko fitxategia behar duzu Moodle-ren direktorio nagusian. Apache zerbitzarietan bakarrik funtzionatzen du honek eta ezarpen nagusietan Overrides funtzioa baimendu denean bakarrik.

     DirectoryIndex index.php index.html index.htm
     
     <IfDefine APACHE2>
          AcceptPathInfo on
     </IfDefine>
     
     php_flag magic_quotes_gpc 1
     php_flag magic_quotes_runtime 0
     php_flag file_uploads 1
     php_flag session.auto_start 0
     php_flag session.bug_compat_warn 0

Bestelakoak ere egin ditzakezu; besteak beste, igotako fitxategien gehienezko tamaina definitu:

     LimitRequestBody 0
     php_value upload_max_filesize 2M
     php_value post_max_size 2M

Errazena hauxe da: lib/htaccess-en dagoen adibide-fitxategia kopiatu eta editatu zure beharretara egokitzeko (bertan izango dituzu argibide gehiago). Adibidez, Unix-en komando-interprete batean:

     cp lib/htaccess .htaccess

Datu-basea sortu

Datu-base hutsa sortu beharko duzu (adibidez "moodle") zure datu-base sisteman, eta datu-base horretara (eta horretara bakarrik) sarbidea izango duen erabiltzaile berezi bat (adibidez "moodleuser"). Nahi izanez gero "root" erabiltzailea erabil dezakezu, baina ez da gomendagarria produkzio-sistema batean: hacker-ek pasahitza lortzen badut zure datu-base sistema osoa egongo da arriskuan, eta ez bakarrik datu-base bat.

Kontuan izan Moodle ez dabilela ondo MySQL 5.x-eko "STRICT_TRANS_TABLES" ezarpenarekin. Beraz, hori bada zure datu-basea konfigurazio-fitxategia (my.ini Windows-en edo my.cnf Linux/Unix-en) editatu beharko duzu eta aukera hori komentatu (edo ezabatu). Aldaketa egin ondoren MySQL hasi beharko duzu berriz.

Ostatu-zerbitzua ari bazara erabiltzen, zure datu-basea sortzen utziko dizun kontrol-panela izango duzu ziurrenik.

Cpanel sistema da horietan ezagunenetakoa. Cpanel-ekin datu-basea sortzeko:

  1. Sakatu "MySQL datu-baseak" ikonoa.
  2. Idatzi "moodle" datu-basearen eremuan eta sakatu "Gaineratu datu-basea".
  3. Idatzi erabiltzailea eta pasahitza (ez edozein tokitan erabiltzen duzun bat) dagokion eremuan eta sakatu "Gaineratu erabiltzailea".
  4. Orain erabili "Gaineratu datu-base erabiltzailea" botoia erabiltzaile-kontu berri honi datu-basearen baimen "GUZTIAK" emateko.
  5. Ohartu erabiltzaile-izenak eta datu-basearen izenak aurretik zure Cpaneleko kontuaren izena izan dezaketela. Moodle-ren instalatzailean informazio hau sartzen duzunean, erabili izen osoak.

Unix-en komando-lerrorako sarbidea baduzu komandoak idatzita egin ditzakezu kontu hauek.

MySQL-rako komando-lerroen adibidea (gorriz Moodle 1.6 eta ondorengoetarako zatia, ez erabili Moodle 1.5.x eta aurrekoetarako):

  # mysql -u root -p
  > CREATE DATABASE moodle DEFAULT CHARACTER SET utf8 COLLATE utf8_unicode_ci; 
  > GRANT SELECT,INSERT,UPDATE,DELETE,CREATE,DROP,INDEX,ALTER ON moodle.* 
          TO moodleuser@localhost IDENTIFIED BY 'zurepasahitza'; 
  > quit 
  # mysqladmin -p reload

PostgreSQL-rako komando-lerroen adibidea:

  # su - postgres
  > psql -c "create user moodleuser createdb;" template1
  > psql -c "create database moodle WITH ENCODING = 'UTF8';" -U moodleuser template1
  > psql -c "alter user moodleuser nocreatedb;" template1
  > psql -c "alter user moodleuser with encrypted password 'zurepasahitza';" template1
  > su - root
  # /etc/init.d/postgresql reload

Oharra: Kontuan izan PostgreSQL-eko BD klusterra instantziatu beharko litzatekeela zure hizkuntzarentzako kodifikazio (encoding) egokienarekin. Eragiketa hau goragoko eginkizunak baino lehen egiten da eta Linux banaketa batean (Red Hat edo Fedora motakoa) formatu hau izango luke (ezarpenen arabera, ibilbidea ezberdina izan daiteke):

  # su - postgres
  # /usr/local/pgsql/bin/initdb -D /usr/local/pgsql/data -E LATIN1 --locale=es_PY

Bertan -E LATIN1-ek berezko karaktere-multzoa "mendebaldeko europarra" motara konfiguratuko du biltegi honetarako eta --locale=es_ES-ek Espainia ezartzen du herri bezala.

Datu-direktorioa sortu

Moodle-k leku pixka bat ere beharko du zure disko gogorrean kargatuko diren fitxategiak gordetzeko, ikastaroen dokumentazioa eta erabiltzaileen argazkiak, adibidez.

Moodle-ren instalatzailea saiatuko da direktorio hori sortzen baina ezin badu zeuk egin beharko duzu eskuz.

Segurtasunagatik, hobe da direktorio hau EZ egotea zuzenean webetik eskuratzeko moduan. Hau lortzeko modu errazena web direktoriotik KANPO ipintzea da baina ezin baduzu hori egin, babestu datu-basean ondorengo lerroa duen .htaccess fitxategia sortuta:

     deny from all

Moodle-k igotako fitxategiak direktorio horretan gorde ditzakeela ziurtatzeko, ziurtatu web-zerbitzariak (Apache, adibidez) irakurtzeko, idazteko eta exekutatzeko baimena duela direktorio horretan.

Unix makinetan, direktorioaren jabeak "nobody" edo "apache" bezalako zerbait izan behar duela adirazten du honek eta erabiltzaile horri irakurtzeko, idazteko eta exekutatzeko baimena ematea.

Cpanel sistemetan "Fitxategien Kudeatzailea" erabil dezakezu karpeta bilatzeko, bertan sakatu eta aukeratu "Baimenak aldatu". Erabilera anitzeko zerbitzari gehienetan, mugatu egin beharko duzu zure fitxategietarako sarbidea (web-zerbitzari bereko beste bezero batzuk zure fitxategiak ikusi edo aldatzeko aukerarik izan ez dezaten), baina irakurtzeko/idazteko sarbide osoa eman beharko diozu edonori (horrek sarbidea emango dio web-zerbitzariari zure fitxategietara).

Hitz egin zure zerbitzariaren kudeatzailearekin inongo arazorik baduzu hau modu seguruan egiteko orduan. Zehatzago, "Safe Mode" izenarekin ezagutzen den PHP ezaugarri bat erabiltzen duten gune batzuetan kudeatzaileak sortu behar du direktorio hori zuretzako modu egokian.

Kudeaketa-orrira joan ezarpenekin segitzeko

Aurreko pausuan config.php fitxategia behar bezala sortu duzula, zure gunearen orri nagusira joaten saiatzean "kudeaketa" orria aurkituko duzu gainontzeko ezarpenekin segitzeko.

Kudeaketa orri honetara jotzen duzun lehen aldian GPL lizentziaren testua agertuko zaizu eta onartu egin beharko duzu instalazioarekin segitu ahal izateko.

Une honetan, Moodle datu-basea eta datuak gordetzeko taulak sortzen hasiko da. Lehenik, datu-basearen taula nagusiak sortuko dira. SQL sententzia multzo bat eta ondoren egoera-mezuak (gorriz eta berdez) ikusi beharko zenituzke. Hauek bezalakoak:

CREATE TABLE course ( id int(10) unsigned NOT NULL auto_increment, category int(10) unsigned NOT NULL default '0', password varchar(50) NOT NULL default '', fullname varchar(254) NOT NULL default '', shortname varchar(15) NOT NULL default '', summary text NOT NULL, format tinyint(4) NOT NULL default '1', teacher varchar(100) NOT NULL default 'Teacher', startdate int(10) unsigned NOT NULL default '0', enddate int(10) unsigned NOT NULL default '0', timemodified int(10) unsigned NOT NULL default '0', PRIMARY KEY (id)) TYPE=MyISAM

SUCCESS

...eta horrela, bata bestearen ondoren, segida honekin: Main databases set up successfully.

Hau ikusi ezean, datu-basearekin arazoren bat dago edo config.php-en ezarritako ezarpenekin. Ziurtatu PHP ez dagoela "Safe Mode"-n konfiguratuta (zenbaitetan ostatu-entrepresek muga hau ezarrita izaten dute). PHP aldagaiak ziurta ditzakezu <?php phpinfo() ?> duen fitxategi txiki bat sortuta; deitu phpinfo.php eta ireki zure nabigatzailean. Ziurtatu hori eta itzuli kudeaketa-orrira berriz.

Joan orri bukaerara eta sakatu "Jarraitu".

Orain zure instalaziorako ezarpen gehiago definitzeko formularioa ikusi beharko zenuke; besteak beste, berezko hizkuntza, SMTP zerbitzaria eta horrelako beste batzuk. Ez kezkatu orain dena egoki izateaz, edonoiz itzul zaiteke eta berriz ere editatu kudeaketa-interfaza erabilita. Jarraitu orri bukaeraraino eta sakatu "Aldaketak gorde".


Orri honetan edo hurrengoan ataskatuta bazaude bakarrik, aurrera egin ezinean, ziurrenik zure zerbitzariak okerreko erreferentzia ("buggy referrer") deitutako arazoa du. Erraz konpontzen da: formularioko "secureforms" aukera desgaitu behar duzu eta saiatu berriz orrian sartzen.

Ondoren egora-mezu piloa duten orri gehiago ikusiko duzu Moodle-ren modulu bakoitzak behar dituen taulak konfiguratu ahala. Lehen bezala, denek berdeak izan beharko lukete.

Joan orri bukaerara eta sakatu "Jarraitu".

Hurrengo orria zure Moodle gunerako eta orri nagusirako parametroak definitzeko formularioa da; besteak beste, izena, formatua, deskribapena eta horrelakoak. Bete eremuok (edonoiz itzuli ahal izango zara eta aldatu) eta ondoren sakatu "Aldaketak gorde".

Bukatzeko, maila goreneko kudeaketa-erabiltzaile bat sortzeko eskatuko zaizu ondorengo kudeaketa-orrirako sarbideetarako. Osatu xehetasunak zeure izenarekin, e-posta helbidearekin, e.a. eta sakatu "Aldaketak gorde". Eremu guztiak ez dira derrigorrez bete beharrekoak, baina bete beharrekoren bat bete gabe uzten baduzu jakinaraziko zaizu.

Ziurtatu gogoan duzula kudeaketa-konturako aukeratu duzun erabiltzaile-izena eta pasahitza, gero kudeaketa-orrira joateko beharrezkoak izango dira-eta.

(Dena delakoagatik instalazioa eteten bada, edo kudeatzaile-kontua erabiltzen uzten ez dizun sistema-akatsen bat badago, normalean "admin" erabiltzailea eta "admin" pasahitzarekin sartu ahal izango zara).

Hau lortuta zure gunearen orri nagusira itzul zaitezke. Orriaren ezkerreko aldean agertzen den menuan esteka-multzo bat duzu (elementu hauek Kudeaketaren aparteko orri batean ere agertzen dira). Zeuk bakarrik ikus ditzakezu elementu hauek kudeatzaile gisa sartu baitzara. Hemendik aurrera administrazio-kudeaketa guztia menu honetatik egin dezakezu, adibidez:

  • Ikastaroak sortu eta ezabatu
  • Erabiltzaile-kontuak sortu eta editatu
  • Irakasle-kontuak kudeatu
  • Gunearen aukerak aldatu, itxurak, e.a.

Baina, instalazioa ez da oraindik bukatu! Garrantzi handiko beste kontu bat egin behar da oraindik (begiratu, cronari buruzko hurrengo atala).

Crona konfiguratu

Begiratu, mesedez, cronari buruzko argibideak.

Ikastaro bat sortu

Moodle ondo dabilela, ikastaro bat sor dezakezu.

Aukeratu "Ikastaroa sortu" "Kudeaketa" orrian (edo orri nagusiko kudeaketa-esteketan).

Bete formularioa eta begiratu arreta handiz ikastaroaren formatuari. Ez kezkatu gehiegi, une honetan, xehetasunekin, ondoren irakasleak dena alda dezake-eta.

Sakatu "Aldaketak gorde"; beste formulario bat agertuko da ikastaroari irakasleak ezartzeko. Formulario hau erabilita dauden erabiltzialeen kontuak gainera daitezke, irakasle batentzako kontua behar baduzu irakasleari eskatu beharko diozu berak sor dezan kontua (ikusi sarbideen orria) edo zeuk sortu "Gaineratu erabiltzailea" aukera erabilita Kudeaketa-orrian.

Hau eginda, ikastaroa prest dago nahi duzun ezugarriez osatzeko eta orri nagusiko "Ikastaroak" esteka erabilita eskura daiteke.

Ikastaroak sortzeko moduari buruzko xehetasun gehiagorako, begiratu "Irakaslearen esku-liburua".

Begiratu, era berean