Moodle-ren eguneratzea

Pedro Lonbide (Eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 09:48, 22 Urria 2007

(ald) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ald) | Berrikuspen berriagoa→ (ald)
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Moodle aurreko bertsiotik hurrengo edozeinetara garbi eguneratzeko moduan dago diseinatuta.

Moodle-ren instalazioa eguneratzean ondorengo pausuak egin beharko dituzu:

Berrirakurri instalaziorako dokumentazioa

Hartu tarte bat instalazioa egiteko dokumentazioa berriz irakurtzeko. Begiratu bereziki eguenratu nahi duzun Moodle-ren bertsiorako web-zerbitzariaren, datu-basearen eta PHP-ren eskakizunak.

Garrantzizko datuen segurtasun-kopia

Derrigorrezkoa ez bada ere, komenigarria da oso edozein produkzio-sistemaren segurtasun-kopia egitea garrantzizko edozein eguneraketa egin baino lehen, edozergatik aurreko bertsiora itzuli behar baduzu ere. Are gehiago, komenigarria da zure zerbitzarian Moodle-ren instalazioaren segurtasun-kopiak (backup) automatikoki egiteko agindua ezartzea, horretaz ez arduratzeko.

Hiru atal hauek gorde egin behar dira:

Moodleren beraren softwarearen direktorioa

Egin fitxategi hauen aparteko kopia eguneratzen hasi aurretik, zure config.php-a berreskuratu ahal izateko, eta gaineratu duzun beste edozein modulurena ere bai: itxurak, hizkuntzak, e.a.

Zure datu-direktorioa

Hemen gordetzen da bidalitako edukia (ikastaroen baliabideak eta ikasleen zereginak, besteak beste) eta, beraz, oso garrantzitsua da fitxategi hauen segurtasun-kopia izatea. Zenbaitetan eguneraketak zure datu-direktorioko direktorioak mugitu edo berrizendatu egin ditzake.

Zure datu-basea

Moodle-ren eguneraketa gehienek aldatu egingo dituzte datu-basearen taulak, eremuak gaineratu edo aldatuz. Datu-base bakoitzak era batera egiten du segurtasun-kopia. MySQL datu-basearen segurtasun-kopia egiteko era bat SQL fitxategi bakarrean 'itzultzea' da. Ondorengo adibidez "moodle" izeneko datu-basea itzultzeko Unix-eko komandoak erakusten ditu:

     mysqldump -u erabiltzaile_izena -p -C -Q -e -a moodle > moodle-backup-2002-10-26.sql

Ordezkatu erabiltzaile_izena datu-basearen zure erabiltzailearekin. -p aukerak -u k zehaztutako erailtzaileari dagokion pasahitza eska araziko du.

"MySQL Admin" aukerako moduluan dagoen "Esportatu" funtzioa era erabil dezakezu. Honen web-interfaza ondo dabil plataforma guztietan. http://download.moodle.org/modules/integrations.php-tik deskarga daiteke modulu hau. PHPMyAdmin-ren integrazioa da Moodle-ren kudeaketa-moduluaren baitan.

Moodle-ren software berria instalatu

Deskargatutako fitxategi bat erabili

Ez idatzi instalazio zahar baten gaineran egiten ari zarenaz erabat ziur ez bazaude... zenbaitetan fitxategi zaharrek arazoak sortzen dituzte instalazio berrian. Erarik onena Moodle-ren oraingo direktorioa berrizendatzea da eta ondoren Moodle-ren fitxategi berria lehengo kokapenean deskonprimitzea.

     mv moodle moodle.backup
     tar xvzf moodle-1.1.tgz

Ondoren, kopiatu zure config.php eta beste edozein luzapen, pertsonalizatutako itxurak, adibidez:

     cp moodle.backup/config.php moodle
     cp -pr moodle.backup/theme/mytheme moodle/theme/mytheme

CVS-aren erabilera

CVS erabil dezakezu zure Moodle zerbitzaria eguneratzeko. Lehenik eta behin "checkout"-a egin behar duzu zure Moodle direktorioan (hutsik).

2007ko apirilaren 25era arte, izenik gabeko DVS bakarra zegoen eskuragarri (moodle.cvs.sourceforge.net). Tamalez, desgaitu egin dute zerbitzari hori. Baina edozein CVS zerbitzari errepika erabil dezakezu. Besterik gabe, ordezkatu beheko azalpenetan moodle.cvs.sourceforge.net goiko zerrendatik aukeratu duzun zerbitzari errepikaren izenarekin.

Linux/Unix zerbitzarietarako

Moodle-ren "checkout"-a egiteko, lehenik eta behin CVS zerbitzarira jo behar duzu.

     cvs -d:pserver:anonymous@moodle.cvs.sourceforge.net:/cvsroot/moodle login
     Izenik gabeko erabiltzaileentzako pasahitzik gabe, sakatu "Enter".

Joan Moodle instalatu nahi duzun direktoriora eta idatzi:

     cvs -z3 -d:pserver:anonymous@moodle.cvs.sourceforge.net:/cvsroot/moodle co -r MOODLE_XX_STABLE moodle 

(bertan XX instalatu nahi duzun bertsioa da)

Bertsio berean aldaketak eguneratzeko, joan besterik gabe Moodle instalatu duzun direktoriora eta idatzi:

     cvs update -dP

Ez ahaztu "d" parametroa erabiltzea direktorio berriak automatikoki sortzeko eta "P" hutsik dauden direktorioak ezabatzeko.

Aurreko batetik Moodle-ren bertsio egonkor jakin batera eguneratu nahi baduzu, ondorengo komandoa exekutatu beharko duzu:

     cvs update -dP -r MOODLE_XX_STABLE

(bertan XX eguneratu nahi duzun bertsioa da)

Windows zerbitzarietarako

Tortoise CVS erabil dezakezu hasierako "checkout"-a egiteko eta ondorengo eguneraketetarako.

Moodle fitxategiak aldatzen aritu bazara, begiratu arretaz CVS-ko mezuei izan litezkeen gatazkei erreparatzeko. Zure pertsonalizatutako itxurak eta modulu ez estandarrak ez dira aldatuko.

Eguneraketa bukatu

Azken pausua eguneraketa-prozesuak Moodle-ren baitan abiaraztea da.

Hori egiteko, jo zure instalazioaren kudeaketa-orrira:

http://adibidea.com/moodle/admin

Berdin da kudeatzaile gisa sartu zaren ala ez.

Moodle-k automatikoki detektatuko du bertsio berria eta datu-baseen eta sistemaren fitxategien eguneraketa guztiak egingo ditu. Ezin badu bere kasa zerbait egin (oso arraroa) mezuak agertuko zaizkizu zer egin behar duzun adierazteko.

Dena ondo badoa (inongo errore-mezurik agertzen ez bada) Moodle-ren bertsio berria erabiltzen eta bere ezaugarriez gozatzen has zaitezke!

Eguneraketarekin arazoak badituzu, jo moodle.org-era eta bidali mezua Instalaziorako laguntza-forora.

Begiratu bestalde